KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Felix Soto: Amnistiaren Aldeko Batzordeen sorrera
Felix Soto Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) sortzaileetakoa izan zen 1976an. Lehengo batzordea Donostian aurkeztu zuten hainbat pertsonalitatek. Soto auzo elkarte bateko ordezkari gisa sartu zen taldean. Bideoan batzordeen lehen urratsak nolakoak izan ziren azaltzen du.
[KORAPILOA] Felix Soto: Askatasunaren Ibilaldia
Felix Soto Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) sortzaileetakoa izan zen 1976an. Bideo honetan 1977ko uztailaren 10ean Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik abiatutako lau zutabetan hasiera eman zitzaion Askatasun Ibilaldi historikoari buruz hitz egiten digu.
[KORAPILOA] Felix Soto: La fuerza del movimiento pro-amnistia
Felix Soto fue uno de los creadores de las primeras Gestoras Pro-Amnistiá en 1976. En el vídeo da cuenta de la fuerza que tuvieron las movilizaciones en favor de la amnistiá en todo el año 1977; como ejemplo las movilizaciones que se realizaron el 13 de marzo en Donostia alrededor de los Campeonatos Europeos de Atletismo.
[KORAPILOA] Mauricio Olite: Herri hautagaitzak Nafarroa hegoaldean
Bideo honetan Mauricio Olitek 1979ko udal eta foru hauteskundeak ditu aztergai, bereziki Nafarroaren kasuan zentratuz. Izan ere, Nafar parlamenturako hauteskundeetan Iruñerrian eta Mendialdeko merindadean HB bere izen eta siglarekin aurkeztu bazen ere, Lizarraldean, Zangotzaldean, Tafallaldean eta Tuteran herri hautagaitza pluralak aurkeztu ziren emaitza oso onak lortuz. Tafallako hautagaitza hain zuzen ere Mauricio Olitek berak gidatu zuen "A.E Popular de la Merindad" delakoan, diputatua aukeratua izan zelarik.
[KORAPILOA] Mauricio Olite: Askatasunaren Ibilaldia
Mauricio Olite, sindikalista eta nafar parlamentaria 1979 eta 1983 urteen artean Erriberriko Merindadeko Hautes Taldetik eta Herri Batasunako parlamentaria 1987tik 1995era. Bideo honetan 1977ko uztailean burutu zen Askatasuna Ibilaldiari buruz hitz egiten digu.
[KORAPILOA] Mauricio Olite: Isiltasunaren haustura - Belaunaldi gazteak aldaketarako prest
Mauricio Olite, sindikalista eta nafar parlamentaria 1979 eta 1983 urteen artean Erriberriko Merindadeko Hautes Taldetik eta Herri Batasunako parlamentaria 1987tik 1995era. Bere ustez aldaketa 36ko gerratik zetorren isiltasunarekin haustean hasi zen. Platajuntak aldiz erregimenaren itxuraldaketarako bidea erraztu zuen.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER