KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


Abialdia 20 Urte Askatasunaren ibilbidean- Dokumentala
"Euskal Herria, 1977. Ametsetan zegoen herria. 40 urte luze eta ilunetatik irten berria eta argia ikusi nahian iratzartzen ari zen herria ..." Izenburua: Abialdia 20 Urte Askatasunaren ibilbidean Data: 1997 Egilea: Ikuska Multimedia * Banatzailea: Egin *1979 eta 1984 artean euskal zuzendari talde batek, Antxon Ezeizaren koordinaziopean, garai hartako Euskal Herriaren erradiografia egin zuten dokumental bilduma. Bideo honetako musika Lortu informazio gehiago Entzun iragarkirik gabe YouTube Premium erabilita Abestia Gernika. Lekeitio 4 - 1972 Artista Mikel Laboa Albuma Lekeitioak Hauek eman diote lizentzia YouTube-ri: The Orchard Music (honen izenean: Elkar); Muserk Rights Management, eta eskubide musikalen 1 elkarte Abestia Aitarik ez dut Artista Errobi Albuma Bizi bizian Hauek eman diote lizentzia YouTube-ri: The Orchard Music (honen izenean: Elkar); Muserk Rights Management, eta eskubide musikalen 1 elkarte Abestia Bizkaia maite Artista Benito Lertxundi Albuma Zuberoa - Askatasunaren Semeei Hauek eman diote lizentzia YouTube-ri: The Orchard Music (honen izenean: Elkar); Muserk Rights Management, eta eskubide musikalen 6 elkarte Abestia Gogoa nun dugu Artista Gontzal Mendibil eta Xeberri Albuma Zaurietatik dario Hauek eman diote lizentzia YouTube-ri: The Orchard Music (honen izenean: Elkar); Muserk Rights Management, eta eskubide musikalen 1 elkarte Abestia Batasuna Artista Pantxoa Eta Peio Albuma Peio Ospital Eta Pantxoa Carrere Hauek eman diote lizentzia YouTube-ri: The Orchard Music (honen izenean: Elkar); Muserk Rights Management, eta eskubide musikalen 1 elkarte Abestia Txoria txori Artista Mikel Laboa Albuma Bat hiru Hauek eman diote lizentzia YouTube-ri: The Orchard Music (honen izenean: Elkar); LatinAutor, Muserk Rights Management, LatinAutorPerf, eta eskubide musikalen 2 elkarte
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: -Konstituzioa- ezezkoa vs zatiketa
Bideo honetan Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak 1978ko abenduaren 6an bozkatu zen Espainiar Konstituzioari Herri Batasunak ezezkoa zergatik eman zion azaltzen digu, bi ardatz nagusiak autodeterminazio eskubidearen ukapena eta lurralde zatiketa izan zirela aipatuz. Era berean, Herri Batasunaren ezezkoaren atzean beste hiru arrazoi ere bazeuden, konstituzioa egoki deskribatzen zutenak: zentralista eta antieuskalduna, kapitalista eta langileen interesen aurkakoa eta monarkikoa eta ondorioz antidemokratikoa.
[KORAPILOA] Pako Letamendia "Ortzi": -Konstituzioa- Euskal Herriaren ezezkoa espainiar erreformari
Bideo honetan Pako Letamendia "Ortzi"-k Euskal Herriak Espainiako Konstituzioari eta inposatu nahi zen erreforma politikoari eman zion ezezkoari buruz hitz egiten digu. 1978ko abenduaren 6an burutu zen erreferendumak argi eta garbi utzi zuen berriro ere Euskal Herria gainontzeko estatuko lurraldeetatik ezberdina zela eta bere erritmo propioa zuela; estatuan gailendu zen baiezkoaren gainetik Hego Euskal Herrian ezezkoa eta abstentzioa izan baitzen nagusi.
[KORAPILOA] Patxi Erdozain: 1978ko Konstituzioa eta demokrazia kontzeptua
Bideo honetan Patxi Erdozainek oro har demokrazia kontzeptuaz hitz egiten digu, bere ibilbide pertsonalean zehar ezagututakoa kontatuz. Zentzu horretan, 1978ko konstituzioa du hizpide; konstituzioak sistema kapitalistaren oinarriak finkatu zituela aipatuz, zeinak herriaren eta langileriaren eskubideak zapaltzen zituen.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: -Konstituzio honi ez- Euskal Herria, borrokarako marko autonomoa
Bideo honetan Izaskun Larreategik ezer abertzaleak 1978ko konstituzioaren aurrean izandako jarreraz hitz egiten digu "Konstituzio honi ez" leloaren baitan.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: KAS alternatiba
Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak azaltzen du KAS Alternatibak hausturaren aldeko proposamen taktikoa biltzen zuela.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER