KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Tasio Erkizia: Amnistia -haustura demokratikoaren borrokaren parte-
Tasio Erkiziak amnistia haustura demokratikoaren borrokaren parte bat bezala ulertzen zutela esaten digu; azken finean amnistiak estatuaren demokratizazioa eta Euskal Herriaren aitortza suposatu behar zuela ulertuta. Amnistiaren aldeko mugimendua izugarria izan zela dio, presoen gaia sozialki gizartearen gaia bihurtzea lortu zela azpimarratuz. Horren ondorioz lortu zen hain zuzen ere 1977.urtean euskal preso guztiak askatzea, nahiz eta egoera hark ez zuen asko iraun; Amnistia Legea "ley de punto final" bat besterik ez zen izan eta.
[KORAPILOA] Jose Luis Elkoro: Altsasuko Mahaia, HBren aitzindaria
Bideo Honetan Jose Luis Elkorok Altsasuko Mahiaren sorreraz hitz egiten digu, Herri Batasunaren (HB) aitzindaria izan zela nabarmenduz. Altsasuko Mahaian bost alderdi politikok (HASI, LAIA, ANV, EIA eta ESB), orduko ezker abertzalearen esparrua birdefinitu eta batzeko asmoz.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: Haustura vs Erreforma
Bideo honetan Tasio Erkiziak Franco hil osteko urteetan gauzatu zen haustura demokratikoaren eta erreforma politikoaren arteko lehiaz eta ezberdintasunez hitz egiten digu, lau lerro nagusi azpimarratuz. Haustura demokratikoaren aldeko borrokan ezker abertzalea ia bakarrik gelditu zela dio, jarrera hori mantentzea larrutik ordaindu duela azpimarratuz.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: -Gerra zikina- Erreformaren laugarren hanka
Bideo honetan Tasio Erkiziak frankismoak bultzatu zuen erreformaren baitan gerra zikina laugarren hanka izan zela salatzen du. Lehenengoa alderdi politikoen neutralizazioa izan zen, alderdi batzuei eliteekin negoziatzeko aukera eskainiz. Bigarrena langileriaren neutralizazioa eta otzantzea Monkloako Itunen bidez eta hirugarrena ,berriz, prentsaren eta komunikabideen kontrola eliteen gustukoa zen diskurtso eta kontakizun bat ezarri ahal izateko. Tasiok laugarren hanka gerra zikina izan zela dio, hainbat siglen bidez oso presente egon zena trantsizio garaian zehar.
[KORAPILOA] Patxi Erdozain: La respuesta a los Pactos de la Moncloa
Patxi Erdozain nos habla de los Pactos de la Moncloa, firmados en su vertiente económica el 25 de octubre de 1977; definiendolo como el golpe que el capital quiso dar a la clase trabajadora. Dicho pacto social permitió adecuar las estructuras franquistas a la nueva etapa política y de este modo todo el franquismo , desde sus hombres más significativos hasta sus aparatos policiales, se integraraon de pleno derecho y con absoluta inpunidad en el regimen democrático. En el vídeo, Patxi también nos habla de la respuesta que se le dio a los Pactos de la Moncloa en las fábricas, destacando que en esa respuesta participaron diferentes y variadas organizaciones.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: -Preautonomikoa- Inposizioa eta EAJren klaudikazioa
Bideo honetan Tasio Erkiziak preautonomikoaren aferan EAJ-ak izan zuen papera salatzen du, Espainiar estatutik eta botere faktikoetatik inposatu zen lurralde zatiketaren aurrean egin zuen klaudikazioa salatuz. Preautonomokiak bere oinarriak 1977ko ekaineko hauteskunde orokorretan zituen; izan ere, bertatik aukeratuak izan ziren euskal hautetsiek Euskal Parlamentarien Asanblada osatu zuten Hego Euskal Herriarentzat autonomia estatutu bat lortzea helburu. 1977.urtean zehar afera honetan presioak izugarriak izan ziren eta batzuk jarrera aldatu zuten, azkenean lurralde zatiketa gauzatu zelarik.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER