KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Josu Barandika: Gernikako estatutuaren iruzurra
Bideo honetan Josu Barandikak Gernikako Estatutuaren iruzurrari buruz hitz egiten digu, Euskal Herrian onartua izan ez zen Espainiar Konstituzioaren semea izan zela eta erreferendumean lortutako onarpen maila kaxkarra nabarmenduz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako autonomia estatutua 1979ko urriaren 25ean onartua izan zen erreferendum bidez eta baietzkoa %53 eskas batek eman zion. Kontuan hartuta, Herri Batasunak izan ezik gainontzeko alderdi politiko guztiak alde zeudela ,eta egin zuten kanpaina jasanda (horren lekuko ,besteak beste, Euskadi Ezkerraren eta EAJ-ren lemak: "Estatutuarekin presoak kalera", Estatutuarekin Nafarroa ere bai" edota "Estatutu hau ala ezer ez"), lortutako garaipena guztiz eskasa izan zela esan daiteke.
[KORAPILOA] Josu Barandika: Euskal Herriko Biltzarre Nazionalaren sorrera
Bideo honetan Josu Barandikak Euskal Herriko Biltzarre Nazionala (EHBN)-ren sorreraz hitz egiten digu; erreforma instituzionalaren aurrean (autodeterminazio eskubidearen ukapena eta lurralde zatiketa oinarri izan zuena) ezker independentistak 1979.urtean abian jarritako ekimena. Lehen pausoa 1979ko ekainaren 17an eman zen, Herri Batasunak haustura demokratikoaren alde zeuden hautetsi guztiak Iruñean biltzeko egindako deialdiarekin. Errepresioaren ondorioz Iruñeako ekitaldia burutzerik izan ez bazen ere, hurrengo egunetan batzarrak herrialdeka burutu ziren eta bertan eztabaidatu ziren EHBN-aren gutxieneko puntuak eta batzorde eragile bat osatu zen, herrialde ezberdinetako kideez osaturik. Hain zuzen ere, Josu Barandika izan zen Bizkaiatik aukeratutako kideetako bat.
[KORAPILOA] Josu Barandika: EHBN-ren proiektuaren gakoak
Josu Barandikak gertutik ezagutu zuen EHBN-ren proiektua, batzorde eragileko kidea izan baitzen Bizkaiatik. Lehen pausoak aurretik eman baziren ere, Euskal Herriko Biltzarre Nazionala ofizialki 1979ko urriaren 21ean sortu zen Gernikako Juntetxean, zeinetan 338 pertsona bildu ziren hautetsi eta gizarte eragile ezberdinetako ordezkarien parte hartzearekin. Goizean eraketa ekitaldia egin zen bitartean, arratsaldean mitina burutu zen, eta bertan Gernikako estatutuaren inguruko erreferendumaren aurrean (1979ko urriaren 25a) abstentzioaren aldeko deia egin zen. Hala ere, frankismotik eratorritako erakundeekiko egitasmo paraleloa izateko jaio zen EHBN-ak ez zuen ordutik aurrera jarraipenik izan. Hona hemen Josu Barandikak EHBN-ari buruz Iratzar Fundazioarentzat prestatutako lana: http://bit.ly/2BFZX5G
[KORAPILOA] Josu Barandika: 60.hamarkadako berpizkunde nazionala
Bideo honetan Josu Barandikak 60.hamarkadako berpizkunde nazionalari buruz hitz egiten digu, frankismoaren lehen hamarkadetako isiltasun eta beldurraren aurrean euskal hizkuntzaren, kulturaren nahiz politikaren biziberritze bat gertatuko delarik. Baita elizaren munduan ere, abade gazteek sortutako "Herri Gaztedi" antolakundea horren adibidea izan zelarik.
[KORAPILOA] Josu Barandika: Gogor apaiz mugimendua
1968.urteko udaberri-uda hasieran izen propioa jarri zioten apaiz mugimenduari, Josu Barandika bertako kideak azaltzen digunez. Aurretik, Abadeen Koordinakundea bezala ezagutzen zen, baina momentu horretatik aurrera Gogor taldea sortu zen: "Gogorkeriaren aurka Gogortasuna"; hau da, -tasuna (kualitatea, sendotasuna) -keriaren (zerbait txarra, terrorea, gaiztakeria) aurka.
[KORAPILOA] Josu Barandika: EGIN, ahotsik gabekoen ahotsa
Bideo honetan Josu Barandikak 1977ko otsailean abiatu zen "kontu partaideak" lortzeko kanpainari buruz hitz egiten digu; zeinaren helburua bataz beste 2000 pezeta jarriko zituen 30.000 partaide lortzea zen, guztira 60 milioi pezeta lortzeko. Modu honetara, egunkariaren proiektua ekonomikoki laguntzeaz gain, proiektua bera jendartean zabaltzea ere izan zen xedea. Horrela, herrietan asanblada informatibo ezberdinak burutu ziren, "EGIN, ahotsik gabekoen ahotsa" kanpainak babes zabala jaso zuelarik.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER