KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: -HASI- eragiten asmatzea
Izaskun Larreategi KAS eta HASIko kidea izan zen Erreforma garaian. Bideo honetan HASI(Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea)-k Herri Batasunean eta oro har ezker abertzalean jokatu zuen paper estrategikoaz eta bere balioez hitz egiten digu.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi. Erreforma politikoa - erregimenaren baitatik ateratako iniziatiba
Izaskun Larreategi frankismoan ETAko kide izana eta erreforma garaian KAS eta HASIko kide izana. Erreforma politikoa frankismoaren baitatik bultzatu zela azaltzen du.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: Oposizioa - haustura demokratiko
Izaskun Larreategik espainiar oposizioak - EAJ barne- hausturaren aldeko posizioetatik erreformaren aldeko posizioetara nola pasa ziren azaltzen du, erregimenak markatutako bideari jarraituz.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: Autodeterminazioa eta amnistia
Izaskun Larreategi KAS eta HASIko kidea izan zen Erreforma garaian. Autodeterminazioa eta amnistia kontzeptuak masak biltzeko erremintak izan zirela azaltzen du. Amnistia kontzeptuari zentzu politiko bat eman zitzaiola dio, nahiz eta bere ustez ez den kontzeptu egokia haustura planteamendu baterako.
[KORAPILOA] Josu Barandika: EGIN-en sorrera
Bideo honetan Josu Barandikak EGIN egunkariaren sorrera prozesuari buruz hitz egiten digu. EGIN-en ideiaren sorrera 1976ko udaberrian sortu zen eta abendurako lehenengo 21 bazkide fundatzaileak lortu ziren, lurraldeka honela banatuta: 5 fundatzaile Nafarroatik, 4 Arabatik, 6 Gipuzkoatik eta beste 6 Bizkaiatik. Hain zuzen ere, Josu Barandika izan zen Bizkaiako fundatzaileetako bat, 35-40 pertsonez osatutako talde baten laguntzarekin milioi bat pezeta batzea lortu zuelarik.
[KORAPILOA] Josu Barandika: 1960.urtean 339 apaizek sinaturiko gutuna: aurrekariak eta ondorioak
Bideo honetan Josu Barandikak 1960.urteko maiatzaren 28an 339 euskal apaizek sinaturiko gutuna du hizpide; bere aurrekariak eta ondorioak aztertuz. Oihartzun handia izan zuen Hego Euskal Herriko lau gotzainei bidalitako gutunak (ondoren espainiar estatutiko gainontzeko gotzainei, nuntzioari eta Vatikanora ere berbidalia izan zen), zeinetan Euskal Herriak pairatzen zuen zapalkuntza eta errepresioa salatzen zen. Testuaren sarrerak honela zion: "Resignarse ante la injusticia sin protestar contra ella ,sin luchar, no es digno de un hombre ni de un cristiano".



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER