KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Ortzi: Amnistia - Txiki eta Otaegiren fusilaketak eta aldarriaren azkartzea
Pako Letamendia "Ortzi"k azaltzen duenez, nahiz eta amnistiaren aldarria Burgosko prozesuaren ondoren indarra hartzen hasi, Txiki eta Otaegiren fusilaketen ondoren indar handia hartu zuen eta 1976 eta 1977an Euskal Herri osoa mobilizatu zen presoak askatzearen alde.
[KORAPILOA] Ortzi: Autodeterminazioa - herri eskubideen aldarria Espainiako Kongresuan
Pako Letamendia "Ortzi" 1977ko hauteskundeetan Espainiako Kongresuko diputatu atera zen Euskadiko Ezkerraren eskutik. Autodeterminazio eskubideari buruzko eztabaida eraman zuen bertara.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: -Aportación de ETA- unión de la lucha nacional y la lucha social
En el siguiente vídeo Izaskun Larreategi nos habla de la aportación de ETA al aunar la lucha nacional y la lucha social; característica teorizada en su V.Asamblea a mediados de los 60.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: langile grebak
Izaskun Larreategik bideo honetan frankismoaren azken urteetan langile mugimenduak zuen garrantziaz hitz egiten digu; Etxebarriko "Bandas de Laminación" lantokiko graba mitikoa aipatuz, zein 1966ko azarotik 1967ko maiatza arte luzatu zen.
[KORAPILOA] Izaskun Rekalde: 1987ko urriko errefuxiatuen aurkako sarekada
1987ko urriaren 3an estatu frantsesak euskal errefuxiatuen aurka inoiz ikusi gabeko operazio poliziala jarri zuen abian; iheslarien kolektiboa Ipar Euskal Herriko bizitza publikotik desagertaraztea helburu. Ipar Euskal Herrian hasitako razia poliziala ondoren hegoaldera ere zabaldu zen eta egun gutxiren barruan balantze errepresiboa ikaragarria izan zen: guztira 200 pertsona baino gehiago atxilotuak (protesta manifestazioetan atxilotuak izan zirenak kontuan hartu gabe), 60 kanporatu (eta tortura) ,hamarnaka espetxeratu, eta 15 pertsona Argelia eta Venezuelara deportatuak izan ziren. Bideoan Izaskun Rekaldek lehen pertsonan kontatzen digu bizitakoa, atxilotua eta ondoren Morbihan departamendura (Bretainia) asignatua izan baitzen, nahiz eta desobeditu eta Euskal Herrian bizitzeko hautua egin zuen. Bera eta bere alabetako bat azaltzen dira hain zuzen ere Egin egunkariak hurrengo eguneko portadan argitaratu zuen atxiloketaren argazki ezagunean. Bestalde, argigarriak izan ziren razia polizialaren harira Charles Pascua garaiko Frantziako barne ministroaren hitzak: "la democracia se acaba donde empieza la razón de Estado".
[KORAPILOA] Izaskun Rekalde: Segoviako ihesaldiaren kronika
1976ko apirilaren 5ean Segoviako iheseko kanpoko laguntza taldeko kidea zen Izaskun Rekalderen testigantza. Ihesa nola izan zen kontatzeaz gain, bizitako baldintza kaxkarrak, Oriol Solé-ren heriotza, atxiloketak edota kuartelean pasatutako egunak eta tratu txarrak kontatzen dizkigu.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER