KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Tasio Erkizia: atxiloketa eta tortura testigantza
1975ean frankismoak dekretatutako azken Salbuespen Egoeran, maiatzaren 8an Tasio Erkizia apaiza eta ikastolen bultzatzailea atxilotu zuten. Bortizki torturatu eta asteak eman zituen ospitalean. Hiru aldiz zabaldu zen kalean hilda zegoenaren zurrumurrua.
[KORAILOA] Inaki Aldekoa: Altsasuko Mahaia -Txiberta eta 77ko hauteskundeen porrotaren adierazle-
Bideo honetan Iñaki Aldekoak Altsasuko Mahaiaren sorrera prozesuaz hitz egiten digu; nolabait Txibertan eta 1977ko hauteskunde orokorretan indar abertzale eta ezkertiarrek izan zuten porrotaren ondorio izan zela adieraziz. Izan ere, hauteskunde horietan alderdi politiko bakoitzak bere bidea hartu bazuen ere (ESB eta ANV-k hauteskundeetan parte hartu zuten eta HASI eta LAIA-k ez) ondoren etorriko ziren hauteskunde munizipalen aurrean (1979ko apirilaren 3an izan ziren) indarrak batzeko apustua egin zen.
[KORAPILOA] Inaki Aldekoa: La Constitución espanola -esencia de la reforma política-
Tal y como nos lo cuenta Iñaki Aldekoa la Constitución Española fue el pilar y la esencia de la reforma política; garantia para una España "atada y bien atada".
[KORAPILOA] Inaki Aldekoa: 1979ko hauteskundeak Nafarroan
Bideo honetan Iñaki Aldekoak 1979ko apirilaren 3ko udal eta foru hauteskundeetan Herri Batasunak lortutako emaitzak estatuarentzat eta eskuinarentzat ezusteko oso desatsegina izan zirela nabarmentzen du; izan ere, hilabete lehenago burutu ziren hauteskunde orokorretako joera azkartu eta HB 211.000 bozkarekin eta 282 zinegotzirekin Hego Euskal Herriko bigarren indar politikoa bihurtu zen. Iñakik bereziki Nafarroako emaitzei buruz hitz egiten digu, zeinetan 1979.urtean bi urte lehenago eman ziren lehen hauteskunde orokorrekin alderatuz emaitzak oso bestelakoak izan ziren.
[KORAPILOA] Iñaki Aldekoa: El inicio del reloj de la transición hay que situarlo en 1955 (II)
Bideo honetan Iñaki Aldekoak frankismoaren oposizioko indarren bilakaera aztertzen du Espainia nazioartean onartu eta erreforma operazioa martxan jartzen denetik.
[KORAPILOA] Iñaki Aldekoa: El inicio del reloj de la transición hay que situarlo en 1955
Bideo honetan Iñaki Aldekoak espainiar trantsizioaren hasiera 1955.urtean jarri behar dela dio, II.Mundu Gerra amaitu eta gutxira. Izan ere, mundu gerraren ondoko hasierako urte horietan erregimen frankista larri ibili bazen ere, Gerra Hotzak aire freskoa eman zion. Horren lekuko izan zen hain zuzen ere Espainia 1954.urtean Unesco-n sartu zela eta bereziki 1955.urtean Nazio Batuen Erakundeko (ONU) kide egin zela.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER