KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Patxi Urrutia: Gladys del Estal-en erailketa Tuteran
Bideo honetan Patxi Urrutiak Euskal Herria nuklearizatzeko zegoen prozesuaz eta bereziki 1979ko ekainaren 3an Tuteran gertatutakoaz hitz egiten digu, zeinetan guardia zibil batek Gladys del Estal ekologista donostiarra hil zuen.
[KORAPILOA] Patxi Urrutia: LKI-ren egoitzaren aurkako erasoa
1978.urteko maiatzaren 10a tentsioz eta isltiluz beteriko eguna izan zen Iruñean.Izan ere, aurreko egunean ETA (m)-k burututako atentatu baten ondorioz hil zen guardia zibilaren aldeko hileta-elizkizunaren ondoren ultraeskuindarrek borrez, kateez eta pistolez horniturik izua eragin zuten hiriko kaleetan. Istilu larri horietan ultraeskuindar horietako bat labankadaz zauritua izan zen, ondoren beste arrazoi batzuengatik hil egin zelarik. Pertsona hori Juan Eseverri zen, Guardia Zibileko tenienteordea hain zuzen ere; modu honetara, argi eta garbi gelditu zelarik indar polizialen eta inkontrolatuen arteko harremana. Gainera, maiatzeko gertaera hauek eragin zuzena izan zuten ondoren San Ferminen baitan uztailaren 8an zezen plazan agertu zen pankartarekin "Presoak kalera, San Fermines sin presos"; hain zuzen ere istilu horien ondorioz oraindik atxilotuak zeuden kideen askatasuna exijitzen baitzen.
[KORAPILOA]Patxi Urrutia: Erreforma operazioaren mugak agerian
Bideo honetan Patxi Urrutiak frankismoaren erreforma operazioaren nolakotasuna azaltzen digu, bere mugak agerian utziz; 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoa eta urte bereko maiatzaren 9an Montejurran gertatutakoa nabarmenduz. Gertaera hauen ondoren, hegoaldeko lau probintzietan greba orokorra eman zen, euskal lurraldeen arteko harreman eta anaitasunaren erakusgarri.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: Trantsizioaz eta salbuespen egoeraz
1975eko apirilaren 25ean Francok azken Salbuespen Egoera dekretatu zuen Bizkaian eta Gipuzkoan. Hurrengo hilabeteetan ia mila pertsona atxilotu eta torturatu zituzten. Kontrolak eta goizaldeko atxiloketak eguneroko ogi ziren, erregimenean zeuden eskubide apurrak desagerraraziz eta ikara hedatuz kaleetan.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: ASK herri mugimendutik
Tasio Erkizia ASK-ren (Abertzale Sozialista Komiteak) sortzaileetariko bat izan zen. ASK 1976ko abenduan jaio zen Bizkaian, baina bere batzar eratzailea 1977ko otsailean burutu zen; urte hartan zehar zabaldu zelarik Euskal Herriko txoko guztietara. Bideo honetan, Tasiok ASK zer izan zen eta bere helburuak zeintzuk ziren azaltzen digu.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: Langile mugimendua borroka soziala eta politikoaren uztarketa
Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak, Erreforma Garaia langileen aldetik oso mugitua izan zela gogoratzen du, greba eta mobilizazio ugari egin zirela langile aldarrikapenak eta aldarrikapen politikoak uztartuz. ETAk txanponaren bi aldeak gisa definituta zituela gogora arazten du.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER