KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Joxe Manuel Pagoaga "Peixoto": 60 hamarkarda ereintze aroa
Joxe Manuel Pagoaga "Peixoto"-k dioenez 60.hamarkada ereintze aroa izan zen; izan ere, gerra osteko etsipena eta beldurra atzean utzi eta Euskal Herrian alor ezberdinetan itxaropen printzak sortzen hasi ziren.
[KORAPILOA] Joxe Manuel Pagoaga "Peixoto": V Asanblada
Bideo honetan "Peixoto"-k V.Asanbladaren garrantziari buruz hitz egiten digu, nazio askapena eta askapen soziala uztarri berean batu eta abertzaletasun iraultzailea definitu baitzuen. Era berean, gogoan du Juan Jose Etxaberekin izandako elkarrizketa argigarria; txanpona bera Euskal Herria zela aipatuz; arazo nazionala zelako eta delako muina hain zuzen ere.
[KORAPILOA] Patxi Urrutia: Xefe eta Txintxoren erailketa Iruñean -polizia indarren zigorgabetasuna-
Bideo honetan Patxi Urrutiak 1978ko urtarrilaren 11an Iruñeako San Jorge etorbidean gertatutakoa du hizpide, zeinetan segada baten ondorioz Jokin Perez Viñaspre eta Zeferino Sarasola ETAko kideak hilik suertatu ziren. Gertaera hori eta beste batzuk ditu gogoan, zigorgabetasunaren adibide.
[KORAPILOA] Patxi Urrutia: Espainiar Konstituzioa -haustura demokratikoaren kontrako norabidean-
Bideo honetan Patxi Urrutiak lehenbiziko momentutik Espainiar Konstituzioaren kontrako jarrera izan behar zutela argi zutela dio eta gogoan du LKI-ko (Liga Komunista Iraultzailea) kide bezala herriz-herri eman zituzten hitzaldiak.
[KORAPILOA] Patxi Urrutia: Afrikako irakaspena eta Euskal Herrira itzulera
Patxi Urrutiak bideo honetan Afrikan bizi izan zuen esperientziaren eta ondoren Euskal Herrira itzulitakoan bizitakoaren berri ematen digu. Patxi sei urtez egon zen Afrikan misiolari lanetan mundua aldatzeko gogoz eta honakoa izan zen atera zuen irakaspena:" Ez dago irtenbiderik hirugarren mundurako lehen munduan sozialismoa eraiki eta harreman justu eta solidarioak eraikitzen ez diren bitartean". 1972.urtean Euskal Herrira itzuli zen mundua etxetik bertatik aldatzen hasteko eta aurretik ezagutzen zituen lagun batzuen bitartez ETA VI.a mugimendura hurbildu zen, ondoren Euskal Herrian LKI (Liga Komunista Iraultzailea) izango zena.
[KORAPILOA]Patxi Urrutia:1979ko hauteskunde munizipalak eta foralak Nafarroan
Bideo honetan Patxi Urrutiak 1979ko udal eta foru hauteskundeen emaitzak espainiar estatuarentzat zein ezker abertzalea berarentzat sorpresa ikaragarria izan zirela azaltzen digu, Nafarroan Herri Batasunak eta hegoaldeko merindadeetan aurkeztu ziren herri-hautagaitza ezberdinek lortutako emaitzak azpimarratuz. Herri Batasunaren izenean bederatzi hautetsi lortu ziren Nafarroako Parlamenturako, bost Iruñea hiriburuan eta lau Iruñerrian. Horrekin batera, ezin ahaztu oro har HB-ren esparru ideologikotik oso hurbil kokatzen ziren herri-hautagaitza ezberdinak, zeintzuk Nafarroako hegoaldeko merindaeetan zazpi ordezkari lortu zituzten.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER