KALAKA


Kalaka trebakuntza orokorrerako zikloa da. Trebatzea, ariketa politiko bezala, edukietan sakontzea da, baita gaitasunetan ahalduntzea ere, pentsamendu kritikoan sakontzea, (des)eraikitzea eta mugitzea, jakintza eta gorputza hartzea, geure egitea...


METODOLOGIA:
Aurreko urteetan, ikasturte osoan zehar luzatu den zikloa izan bada ere, aurten zazpi astetan (bi hilabete eskas) luzatuko den trebakuntza zikloa izango da. Hamalau saio. Astero bi saio izango ditugu: lehena, nahitaez, online izango da, eta bigarrena, berriz, zikloa egiten dugun unean dauden osasun baldintzen araberakoa, presentziala edo online.

Gehienez ordu t'erdiko saioak izango dira. Asteko lehen saioan kalakari guztiok elkarrekin parte harte hartuko dugu eta norbaitek konektatzeko aukerarik ez badu, gerora grabazioa ikusteko aukera ere izango du.

Irakurgaiak edo bestelako materialak ere jarriko ditugu zuen eskura ziklorako sortutako eskola politikoaren gelan bertan. Lan saio batzuetan, aditu eta arituen ekarpenak jasoko ditugu. Beste batzuetan ordea, talde dinamika parte hartzaileak erabiliko ditugu, elkarren artean trebatzeko eta ahalduntzeko.


GAIAK:
Pentsamendu kritikoa, nondik gatoz, munduko joerak, joera sozioekonomikoak, joera politikoak, non gaude, estrategia politikoaz, nola goaz, militantzia eta dinamizazioa, nora goaz, ahozko komunikazioa, ezina ekinez egina.


EGITARAUA [pdf]:




Argazkiak


Trebakuntza

Trebakuntza

Iparrorratza

Iparrorratza

Kalaka

Kalaka

Zumea

Zumea

Eskola Subiranista

Eskola Subiranista

Euskal Herria dekoloniala

Euskal Herria dekoloniala

Jardunaldiak

Jardunaldiak

Solasaldiak

Solasaldiak


Izena ematea: partehartu.sortu.eus–en.


Informazio gehioago behar izanez gero idatzi eskola.politikoa@iratzar.eus–era.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER