ALBISTEAK
Floren Aoiz Manacorren, Eskola Suberanistaren 5.edizioan
Eskola honen helburua krisi klimatikoa agenda politikoan eta ezker suberanisten diskurtsoan kokatzea da, ekologiaren ikuspegitik ez ezik klase eta burujabetzaren ikuspegiak ere aintzat hartzeko.
Soberanistas del estado español debaten sobre la transición ecológica y social
Un centenar de personas pertenecientes al Foro Soberanista, que reúne más de veinte organizaciones y entidades soberanistas de todo el estado español, han compartido experiencias y conocimientos entorno a la emergencia climática, el modelo turístico, energético, de movilidad y los consecuencias sociales, laborales y culturales.
V. eskola suberanista, Mallorcan, abenduaren 1etik 3ra bitartean!
Jardunaldien helburua ,ekologiatik haratago, klaseari eta subiranotasunari dagokienez, larrialdi klimatikoa agenda politikoan eta ezker subiranistaren diskurtsoan kokatzea da.
Varsovia munduko feminismo marxistaren hiriburua
MarxFemeko V. Nazioarteko jardunaldia, azaroaren 16tik 18ra bitartean ospatu da, Varsovian. Mundu osoko ehunka emakume bildu ziren teoria politikoaz eta praxiaz hitz egiteko, esperientziak trukatzeko, ikerketen emaitzak eta pentsamendu askeak lortzeko.
Zaintzak aletzen, ez dadin bizitza eten
Urriaren 31an, asteartea, 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean, Miren Arangurenek, Ainara Santamariak eta Monika Mendiberrik egungo zaintzaren-sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratuko dituzte. Solaskideek azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartuko dute.
“Adaxka lehorrak" eta “Ez dadin bizitza eten” Iparrorratza bildumaren 7. eta 8. liburuxkak
Jokin Bergarak, “Adaxka lehorrak.Talka ekosozialaren biharamun politikoak" ren autorea, Miren Arangurenek, Ainara Santamariak, Monika Mendiberrik, “Ez dadin bizitza eten”-en idazleak Iparrorratza bildumaren bi liburu berriak aurkeztu dituzte, Txalapartako egoitzan.
Europako erantzunak EBko lurralde-gatazkei buruzko mintegia, Bruselasen
Iratzar eta Coppieters fundazioek elkarlanean antolatu dugun mintegian, lurralde-gatazka ezberdinei buruz eztabaidatuko dugu, Europako erakundeen eta tokiko gizarte zibilaren artean, azaroaren 7an, Bruselasen.