Ipar Hegoa Fundazioak eta Iratzar Fundazioak abian jarri berri dute proiektu berri bat: Uhinak-pentsamendu kritikoa saretzeko bekak. 7 beka esleituko dira urtero. Bekak ekarpen ekonomiko xume bat izango dute eta, 6 hilabeteetako denbora egongo da proiektuak gorpuzteko. Proiektuek forma eta izate ezberdinak izan ditzakete eta, argitaratzeko aukeraz gain, bizitza ematea, hots, pentsamendua eta praktika harremanetan jartzea, ekarpen soziala egitea izango da bilatuko duguna.
Nor aurkeztu daiteke beka eskaera deialdira?
Euskal herriko zazpi herrialdeetan lan eta bizi diren pertsonak aurkeztu daitezke, baita arrazoi politiko, ekonomiko edota sozialengatik atzerrian dauden euskal herritarrak ere. Adituak eta arituak gonbidatu nahi ditugu, akademian ikertzen (masterrak, doktoregoak...) edota herrigintzan lanean ari direnak. Izan ere, hori ere bada gure asmoetarik bat, esparru ezberdinak elkarrizketan jartzea, eta eraldaketa politiko-sozialaren, arteko zubiak eraikitzea.
Nola aurkeztu naiteke?
Aurtengo beka deialdia zabalik da, Irailaren 30a izango da proiektuen laburpenak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko: eskaerak@uhinakbeka.eus helbidera idatzi
Informaziorako: info@uhinakbeka.eus helbidera idatzi