ALBISTEAK


Oroitzapenez beteriko memoria


ES    FR

Zuengandik jasotako testiguarekin bidean aurrera jarraitzen dugu. Benedettik zioen legez, “ahanztura lehertzen den egunean edo gauean, oroitzapen ankerrek nahiz zoragarriek salto egiten dutenean, suzko barroteak apurtuko ditu eta herrestan eramango dute egia mundura".

“Samina existitu izan ez balitz bezala amnesia klaseak ematen dizkiguten bakoitzean, sufrimendua ezabatzera mehatxatzen gaituztenero, baieztatzen dut nire herria ez dela beraien antzerkia. Nire herrian ausentzia eta doluaren errebalak daude, malkoak ateratzen dituzten pianoak, udazken putzu batean mugikaitz dauden nostalgiak, iluntasunean galtzeari uko egin dioten sentipen minberak. Ahanztura hain dago memoriaz betea, ezen batzuetan ez baitira oroitzapen zaharrak kabitzen eta gorrotoak kareletik behera bota behar batiren…”. Halaxe idatzi zuen Mario Benedettik.

Badira buruan gordetzen ditugun gomutak; zuri-beltzeko zine proiekzioak bailiran taka-taka-taka bata bestearen atzetik ikusten ditugun irudi ilarak. Badira begietan ostontzen ditugun oroitzapenak ere; ingurukoei begirakune triste edo alaiagoz adierazten dizkiegunak. Edo alderantziz, urkoaren ninietara begiratu eta irakurtzen ditugunak. Sabelean atxikitzen ditugun gogorapenak ere badira; lantzean behin ziztada beroetan etortzen zaizkigunak, hesteetan zehar korapilatu eta estutzen gaituztenak, min egiten digutenak. Eta azkenik, bihotzean gordetzen ditugun oroitzapenak daude; taupa-taupa-taupa egunero aurrera jarraitzeko indarra ematen digutenak, ikusi ez arren sentitzen ditugunak. Zuek hortxe zaramatzategu Josu eta Santi; eta ez da ez amnesia klaserik, ez denbora luzerik, ez haize boladarik, hortik ezabatuko zaituztetenik.  

Zuengandik jasotako testiguarekin bidean aurrera jarraitzen dugu. Benedettik zioen legez, “ahanztura lehertzen den egunean edo gauean, oroitzapen ankerrek nahiz zoragarriek salto egiten dutenean, suzko barroteak apurtuko ditu eta herrestan eramango dute egia mundura".

Gure herria oroimenez beterik dago eta horrexegatik gaur azaroaren hogeigarren honetan "Punto y Hora de Euskal Herria" aldizkari hauek berreskuratu ditugu:

📰Josu Muguruza https://issuu.com/iratzar/docs/punto_y_hora_josu_monografico

📰Santi Brouard https://issuu.com/iratzar/docs/punto_y_hora_santi_monogr_fico




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER