ALBISTEAK


Maskulinitate hauskorrak


ES   

​​​​​​​Ibai Fresnedok eta Asier Arizkorretak maskulinitateez solastuko dira otsailaren 23an [asteazkenean], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.

Iratzar Fundazioak “Maskulinitate hauskorrak” lemapean 5.on-line solasaldia antolatu du otsailaren 23rako, bertan, Ibai Fresnedok eta Asier Arizkorretak, nagusi den eredu maskulinoaren berezko rol eta jokabideei buruzko saio pedagogiko-hezitzailea eskainiko dute. Saio honetan, Fresnedok eta Arizkorretak, biak, maskulinitate berrietan adituak, estereotipoak saihesteko eta berdintasunerantz aurrera egiteko jarduera-ildoak partekatuko dituzte.

Maskulinitate ezberdinak, gizonak non eta nola kokatzen diren, nola deseraiki daitezke botere-posizioetan eta pribilegioetan errotutako identitateak?, maskulinitate hegemonikoa nola eraikitzen da?, ze ezaugarri ditu?...

Azken urteetan erreakzio batzuk egon dira eskala global eta lokalean, eskuin muturretik hasita. Familiaren defentsa, balio tradizionalen defentsa... zenbateraino du pisua hor maskulinitate hegemonikoak?, Euskal Herrian feminismoak lortu du nolabaiteko zentralitate bat, eta sortzen zaigun kezka bat da ia mutil ustez ezkertiar askok feminismoaren diskurtso batzuk ondo barneratu dituztela, baina praktikan diskurtso hori barneratu dute?, maskulinitateak ze prozesu egin behar du bere izaera hegemoniko horren ezaugarri nagusiak deseraikitzeko?, subjektu batean antolatu behar da? edo nola egiten da hori?

Euskal gatazkaren balio nagusiak maskulinitatearen balioekin lotuta egon dira azken hamarkadatan, zerbait aldatu da?, Egitura politiko eta sozial eraldatzaile eta ezkertiarretan emakumeen presentzia urria da, eta gehienak ez dira eroso bizi militantzia horretan. Zer egiten dute gizonek deserosotasun hori erreproduzitzeko eta nondik hasi behar lirateke lanean horri buelta emateko?  eta aurrera begira gizonei zer egitea dagokie?,...Solaskideek galdera hauei erantzuten saiatuko dira, eztabaidan dauden kontzeptuak argituz eta hausnarketa ezberdinak landuz.

Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa Kooperatibako kidea. Bere ibilbidean transfeminismoa, pedagogia feministak, sexualitatea, indarkeria sexistaren prebentzioa, dinamizazio sozio-politikoa eta hezkuntza herritarra izan dira mugarri nagusiak. Tarteka, hedabideetan eta kulturgintzan titiriteroa ere.

Eta Asier Arizkorreta, gaztetatik ibili izan da herri mugimenduan. Militantzia arloan topaturiko errealitateak bultzaturik genero ikuspegian eta maskulinitateen deseraikuntzan formakuntzak jaso ditu. Maskulinitate talde ezberdinetan parte hartu du eta mutilei zuzendutako desboteretze jarduera anitzetan hezitzaile gisa aritu da. Hezkidetza programak garatu (LH, DBH eta Batxillergoan) eta erakunde eta elkarte ezberdinekin batera maskulinitateak eta genero parekidetasunaren inguruko jarduera ezberdinak dimanizatu ditu (gazte eta helduekin). Egun Emagin Elkarteko formatzailea da.

Fresnedok eta Arizkorretak, maskuninitateak gaiak oinarri hartuta, hainbat galderen bidez, etorkizuneko gizarte eredurako zenbait klabe argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.

Hitzaldia Iratzar Fundazioko YouTube kanalean, zuzenean, ikus-entzungai, otsailaren 23an [asteazkena] 18:30etan  eta txata  zabalik izango dugu galderak luzatu nahi dituenarentzat.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER