ALBISTEAK


Maila anitzeko Gobernantzari buruzko Nazioarteko Foroa


ES    ENG   

CIEMEN, Coppieters Fundazioa eta Fòrum Sobiranista ekimen bateratu baten bidez, hainbat gairi buruzko nazioarteko prestakuntza eta trebakuntza mintegi bat antolatu dute, abenduaren 10ean eta 11an, Gandian.


CIEMEN, Coppieters Fundazioa eta Fòrum Sobiranista ekimen bateratu baten bidez, Estatu espainiarreko maila politiko, sindikal eta kulturaleko 20 erakunde subiranistek osatutako espazio batek hainbat gairi buruzko nazioarteko prestakuntza eta trebakuntza mintegi bat proposatzen du, Europarekin, zentzu zabal batean, duten harremana kontuan hartuta.

Helburua bertaratutakoei baliabide akademikoak eta prestakuntzakoak eskaintzea da, eztabaida, ideia-trukea eta ezagutza partekatua sustatzeko hainbat gairen inguruan, hala nola feminismoa, hizkuntza-aniztasunaren eta lurralde-gatazken kudeaketa, sindikalismoa eta eskuin muturraren gorakada esparru europar eta global batean. Landutako gaiak bereziki lotuta egongo dira Europako erakunde-ingurunearen aukerekin eta mugekin.

Gainera, gai horiek nazio, estatu edo herri bakoitzaren barneko errealitate sozialen bidez landuko dira, eta subiranotasunak errealitate horiekin maila anitzeko eskalan nola elkarreragin behar duen eztabaidatuko da.

Horretarako, hizlariak kontu handiz hautatu dira, beren eztabaidaren bidez komunikazio-tresna erabilgarriak sor daitezen, etorkizunerako prestakuntza-elementu gisa balio dezaten.

 

EGITARAUA:

OSTIRALA 10 [16.00]
Mintegiaren inaugurazioa
Miquel Rosselló, Forum Subiranistaren lehendakaria.
Lorena López Lacalle, ALEren lehendakaria.


OSTIRALA 10 [16.15-18.00]
1. MAHAIA. Feminismo intersekzionalerantz, nazioaz haraindi.

  • Tània Verge, Berdintasun eta Feminismoetako Kontseilaria Kataluniako Generalitatean.
  • Alícia Villar Aguilés, Fundació Nexeren Feminismo LABeko kidea.
  • Neus Tur, Politologoa eta UIBko Estudis Interdisciplinars de Gènereko doktoregaia.
  • Ainhoa Etxaide, LABen Eskola Feministaren arduraduna.
  • Moderatuko du Reis Gallego Peralesek, Innovació educativa i ordenacióneko zuzendari orokorrak.


OSTIRALA 10 [18’30-20’30]
2. MAHAIA. Europako sindikatuen elkarlanerako egiteke dauden erronkak

  • Beatriu Cardona, Intersindical valenciana.
  • Koldo Saenz, LABeko Nazioarteko harremanak.
  • Xavier Antza, Manu-Robles Ajangiz Fundazioa.
  • Ester Rocabeyra, Intersindical CSC.
  • Anxo Igrexas, CIGako ordezkaria.

 

LARUNBATA 11 [9’30-11’30]
3. MAHAIA. Europa lagungarria al da gatazkak konpontzeko? Argitasun-esparru baten abantaila eta desabantailak.

Tailerra eta talde dinamikaren ardura:

  • Zelai Nikolas, Eusko Ikaskuntza.
  • Mario Zubiaga, UPV/EHU.
  • Amalur Álvarez, Gure Esku Dago.
  • Moderatzailea eta aurkezlea: David Minoves Llucià, CIEMEN.

 

LARUNBATA 11 [12’00-14’00]
4. MAHAIA Hizkuntza-aniztasuna babesteko erronkak: komunikazio-errealitate berrietarako tresna berriak

  • Özgur Günes Özturk, Soziologoa, kooperatibista Col.lectivaten.
  • Paul Bilbao, Kontseilua.
  • Marcos Maceira, A Mesa Galega .
  • Agustina Vilaret, Balearretako Gobernuko Hizkuntza Politikaren zuzendaria.
  • Moderazioa: Anna Oliver, Acció Cultural del País Valenciàko lehendakaria.

 

LARUNBATA 11 [16’00- 18’00]
Mahai-ingurua. Lurralde-ordezkaritzaren eta agenda subiranista partekatu bateko lankidetzaren artean.

  • Àgueda Micó, Més-Compromíseko Idazkari Nagusia.
  • Jon Iñarritu, EH Bilduko diputatua.
  • Marta Rosique, ERCko diputatua.
  • Olalla Rodil, BNGko diputatua.
  • Vicenç Vidal, Més per Mallorcako senataria.
  • Mireia Vehí, CUPeko diputatua.
  • Pilar Gonzalez, Adelante Andaluciako senataria.
  • Moderatzailea Amadeu Mezquida, Fundació Nexe.

 

LARUNBATA 11 [18’30]
Europako hegoaldeko eskuin muturrari buruzko txostenaren aurkezpena eta mintegiaren itxiera.

  • Idoia Arreaza, informearen egilea
  • Gonçal Grau i Muedra, Fundació Nexeko lehendakaria.
  • Sandra Llano, Forum Subiranistaren zuzendaritzako kidea.
  • Xabier Macias, Coppieters Fundazioaren lehendakaria.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER