Silvina Romano Buenos Airesko Unibertsitateko Latinoamerikako eta Karibeko Ikasketa Institutuko Ikerketa Tekniko eta Zientifikoetako Kontseilu Nazionaleko ikertzaileak lawfarea zer den azalduko du eta, bere ikuspuntutik, politika judizializatzen den alajustizia politizatzen den aztertuko du. CELAGeko lawfare behatokiaren idazkietan lawfarea eremu judizial eta politikoetatik haratago ulertzeko ikuspegi multidimentsionalbat proposatzen da.
Monroe doktrinaren arabera, Latinoamerika, nolabait, atzeko patioa da AEBentzat. Doktrina horrek 200 urte bete dituen honetan, batzuen helburua, zorionez, neoliberalismoaren aurrean alternatibak sortzea da. Horregatik, Latinoamerikan olatu aurrerakoiak bizi izan dira eta bizitzen ari dira, baina, olatu aurrerakoi bakoitzean, botere eta engranaje horiek guztiak aktibatzen dira. Lula Da Silvaren kasua da agian ezagunena, baina beste kasu batzuk ere ezagutu ditugu, hala nola Rafael Correarena eta, duela gutxi, David Rojasena. Baina, nolakoak dira botere-sare horiek? Nola funtzionatzen dute?
Javier Perez Royo Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak
oso ondo daki eremu juridikoa dela gerra politiko honetarako erabiltzen ari den tresnarik ahaltsuena, eta zehatz-mehatz azalduko digu zer gertatzen ari den esparru juridikoan. Gainera, Espainiako estatuko sistema juridikoaren arkitektura aurkeztuko digu, besteak beste.
Azkenik, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azalduko du Euskal Herrian zergatik ezagutzen dugun hain ondo judizializazio politikoa, eta Bateragune auzian izandako bizipenak aletuko ditu. 2012an, erakunde terrorista bateko kide izatea leporatuta ezker abertzaleko hainbat kideren kontra abiatu zuen prozesu judizial horretan, Espainiako Auzitegi Gorenak hauteskundeetara aurkezteko debekua eta sei urte eta sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zien Arnaldo Otegiri eta ezker abertzaleko beste lau buruzagiri. Akusazioa honakoa izan zen: 2008an, ETA erakunde terroristaren aginduak betez, legez kanporatutako Batasuna alderdia berreraikitzen saiatzea, “aliantza independentista” bat osatzeko. Auzipetuek oso-osorik bete zituzten ezarritako zigorrak.
Hitzaldia otsailaren 16an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostian, EHUko Ibaeta Campuseko Santa Maria Zentroko Antonio Beristain aretoan.