ALBISTEAK


Iratzarreko ordezkaritza Future Factory-n


Ibai Atutxak eta Andoni Olariagak, Iratzar fundazioko ordezkari bezala, Erroman egin den The Future Factory jardunaldietan parte hartu dute, organizatzaile eta baita hizlari bezala, ekainaren 15tik 18ra izan diren jardunaldietan.

Future Factory konexio, konfiantza, elkartasun eta erresistentzia gune bat da. Hiru egunetan zehar, mugak bultzatu eta hausnarketa eta eztabaida kolektiboan murgildu gara, guztiontzako etorkizun justu, baketsu eta jasangarria duen mundu bat gauzatzeko.Factory-ak ideia sortzaileak eta feministak baliatzen ditu, gizarte askotan dagoeneko errealitate diren alternatiba positiboetan oinarrituta, eta esperientzia horiek nola erreplika eta zabal ditzakegun irudikatuz; kapitalismoa, kolonialismoa, diskriminazioa, zapalkuntza, patriarkatua, nagusitasun zuria eta arrazakeria indargabetzeko lekua izan da.

Ibai Atutxa eta Andoni Olariaga, Iratzar fundazioko ordezkari bezala, Future Factory-k antolatutako The Future Factory jardunaldietan parte hartu dute, organizatzaile eta baita hizlari bezala, ekainaren 15tik 18ra izan diren jardunaldietan.

Sarrera hitzaldi nagusia Ibai Atutxak eman du, “Countering capitalist Secutiry” auziaz. Hitzaldian, botereak egin ohi duen barbaroen eta demokraten arteko bereizketaz mintzatu da, boterea betikotu eta etsaia edo “bestea” kriminalizatzeko asmoz. Euskal Herria izan du kasu azterketa, baina beste zapalkuntza eta borroketarako baliagarria den eskema bat aurkeztu die bertaratuei.

Bigarren egunean, Andoni Olariagak Workshop batean Euskal Herriaren bake prozesuaz mintzatu da, bertan gizarte zibilak izandako inplikazioa aztertuz. Ibaik lehen eguneko hitzaldian barbaroen eta zibilizatuaren eskema armagabetze prozesura eraman du, estatuen jarrera esplikatzeko.

Lau egunetan zehar ezkerrak etorkizunean landu beharreko ildo estrategikoei buruz mintzatu dira hainbat herrialdetako partaideak, eta ondorio bat atera da jardunaldietan: imaginazio politikoa inoiz baino beharrezkoagoa dela.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER