Urteetan zehar, ezkerrak hainbat modutan egin dio aurre Estatuari, eta tresna teoriko eta politikoak garatu ditu hainbat ikuspegi politikok sortu duten azterketa eta ulermenerako. Hala ere, badirudi egoera berriek ideia eta tresna berriak eskatzen dituztela. Gaur egun Estatuari aurre egiteak esan nahi du galdera berriak egin behar direla XXI. mendeko ezkerraren formari, paperari eta posizionamenduari buruz, bai teoria, estrategia eta praxiari dagokienez. Hauek izango dira, beste gai batzuen artean, parte-hartzaileek eztabaidatuko dituzten gako interesgarrienak.
Biltzarrean, aurkeztuko da ofizialki "Estatuaren aurrean. Ezkerraren azterketa eta perspektibak" Transform!Europeko urtekaria; urtekariaren helburua da plataforma bat eskaintzea gai garrantzitsuei heltzeko eta politikoki sortzaileak diren eztabaidetan parte hartzeko.
Transform!Europaren urteroko Batzar Nagusia irailaren 22an eta 23an egingo da Atenasen eta Iratzarreko kideak ere parte hartuko dute.