ALBISTEAK


Iragarritako heriotz baten kronika


ES    FR

35 urte bete dira Guardia Zibilak torturapean Mikel Zabalza orbaiztarra hil zuela.

Honela kontatu zigun Pilar Iparragirrek...

"1985eko azaroaren 26ean eman zitzaien hasiera gertaera beltz haiei. Egunsentia esnatzear zegoen guardiazibilek ate-joka etorri eta Mikelekin batera beste 7 lagun atxilotu egin zituztenean. Hurrengo egunean zabalduko zen orbaiztarraren «ihesa», eskuak loturik zituela guardiazibilei hanka egin zielaren berri ofiziala. Hogei egun luzeetan deus gehiagorik ez zuten jakinarazi. Era guztietako bilaketa sakonak huts egin ondoren, desagerketaren esanahia heriotz ezkilaz iragarririk zegoenean, abenduaren 20 hartan guardiazibilek «aurkitu» zuten Mikelen gorpua «ihes» egindako leku berean, Bidasoa ibaiak Euskal Herriaren Ipar eta Hegoa besarkatzen dituen aiderdian.

Eta azkenik ama lurrak irentsi zuen Mikel Zabaltzaren gorpua, maite zutenak laztanduriko soin sotil hura, bizitzaren azken uneetan hain- beste sufritzea suertatu zitzaion gorputza. Mikel eraman zutenak soilik zekiten zihurtasun osoz nolakoak izan ziren azken ordu ilun haiek, heriotzari amor eman beharrez aurkitu zen kinka larria...

Besteok, dardaraz geratu ginen. Saminduraren nigar minak iseka nahiez zebiltzan deadarrak haizean. Haserrearen orroea jaurtiki zuen Herri zaharrak, berriro ere. «Azkenengoa izan dedila» zioten arima errukitsuren batzu, ezinezko desioa ferekatuz. Baina guztiok somatzen genuen ezetz. Mikelen atxiloketa beste askok jasan beharko zutela, Mikeli buruz esandakoak beste askorentzat ere asmatuak zirela, Mikelen heriotza askori gerta zekiekela... handik egun batzuetara egiaztatuko zitzaigun bezala. Laister isildu ziren zarrada hura itsusikeritzak hartutakoen hitz durundariak, ezer argitzea baino gertaera margo disdiratsuz estaltzea nahiago zutenen aurre emateak. Bakarrik geratu zen herria Agintearen besoek eginiko mehatxu, erasoaldi eta bortxa pean. Ohizko gaztiguaren usaina sentituz, norberaren izuari uko eginez, tenk irauteko prestakizunak egin ziren. Jaioterri txikiak pairatu behar izan zuen oldartzaileen eraso jasangaitzena. Herriko semearen aide atera ziren auzolagun haien ausardia zigortzen saiatu zen etsaia. Eta etsai horren jostailu ez bihurtzeko bide bakarra ikuskatzen zen: elkarganatu eta eustea. Horretarako asmatu ziren ekintza erantzuntzalieen artean, gertaeraren berri zintzoa mundu guztiari eman ziezaiokeen aldizkari bat kaleratzea agertu zen. Hauxe..."

📰Mikel Zabalza https://issuu.com/iratzar/docs/aab_mikelen_hilketa_eta_herri_baten_intuzizioa

 

 

 

 

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER