ALBISTEAK


Indarkeriaren aurkako eta bizitza erdigunean jarriko duen politika baten aldeko alerta feminista eta antiarrazista


ES   

Guk -emakume, lesbiana, trabesti, trans, intersex, ez binario, beltz, indigena, koloreko emakume, langile, ama, zaintzaileok- indar politiko bizia eta indartsua ordezkatzen dugu kaleetan, erakundeetan, eta aldaketarako subjekturik dinamikoena gara gaur egun. Mugimendu feminista bizitza politizatzeko mugimendu garrantzitsuena da, gazteak bertan sartuz, gure arbasoek hasitako politika-proiektuari jarraipena emanez.

Argentinan, neoliberalen aurkako erresistentziaren lehen lerroan dago. Brasilen eta Europan ultraeskuinaren indartzearen eta kontserbadurismoen aurkako oposizioa da. Txilen indar nagusia izan zen herri-matxinadan, eta, gaur egun, norabide eraldatzaile bateruntz doan konstituzioaren prozesu eratzailea bideratzen eta egituratzen duen indar nagusietako bat da.

Horregatik, botere politikoa borrokatzeko premia sentitzen dugu ere. Mugimenduetan oin bat eta erakundeetan bestea dugula, bizitza erdigunean jarriko duen politika eraikitzeko aukera dugu, politika feminista, antiinperialista, arrazakeriaren aurkakoa, antikoloniala, ijitoekiko arrazakeriaren aurkakoa eta LGBTfobiaren aurkakoa. Horretarako, egitura politiko eta instituzionalak sakon demokratizatu behar dira, eskubide sozial eta demokratikoen aldeko borrokak banaezinak baitira.

Hala ere, bidea oztopoz josita dagoela ikusten dugu. Lehenik eta behin, historikoki, erakundeek dituzten joko-arauak baztertzaileak direlako herri-sektoreentzat, zaintza-erantzukizunak dituztenentzat, pobretze, arrazializazio eta balioa kentzeko prozesuek sistematikoki baztertu dituztenentzat. Baina iristen direnentzat, ahalegin indibidual eta kolektibo handia egin ondoren, indarkeria-mota asko daude hauteskunde-garaiaren aurretik, bitartean eta ondoren. Indarkeria horiek borroketatik beldurtzea eta kanporatzea bilatzen dute, baita ekimen aurrerakoi oro oztopatzea ere, eta horregatik dira eztabaida politikoaren kalitate demokratikoko kontua.


Nazioarteko alerta honetan indarkeria politiko eta instituzionalen aurka hitz egiten dugu, herrialde eta eskualde bakoitzean hartzen dituzten forma guztietan. Eta bizitzea merezi duen bizitza baten alde borrokatzera deitzen gara.

 

Beldur denari erasotzen zaio

Indarkeria politikoa salatzen dugu, gure agintaldiak aurrera eramatea eta gure aldaketa-eskaerak erakunde-politika bihurtzea eragozteko tresnarik eraginkorrena baita. Indarkeria da botere hegemonikoak gauzen egungo egoera mantentzeko hartzen duen modua. Mehatxu fisikoekin, sinbolikoekin eta sare sozialetako gorroto-hizkuntzarekin, politika feministen eta giza eskubideen aldeko politiken modu disruptiboak isilarazi eta diziplinatu nahi dituzte. Gainera, nekropolitikaren aurrerapena salatzen dugu, bai eta munduko hainbat tokitan gertatzen diren anti-eskubideen erasoak ere, non, oro har, femizidioak eta gorroto-krimenak ugaritzen diren.


Brasilen, bolsonarismoak proiektu politiko hegemoniko arrazista, genozida eta zuria ezartzen du, Latinoamerikako beste leku batzuetan ere presente dagoena. Brasilen gehiengoa garen emakume eta pertsona beltzak hiltzeko, gure gorputzak deuseztatzeko eta gure proiektu politikoak baztertzeko pentsatutako politika garatzen du. Marielle Franco ekintzaile eta legebiltzarkide beltz, LGBTQIA+, fabeletakoa, antirepresiboa izateagatik hil zuten Rio de Janeiron. Haren feminizidioak emakume beltzak oro har beldurtzea eta atzera eginaraztea zuen helburu. Hala ere, gertakariaren ondoren, emakume gehiago izan ginen hautagai eta herri-boto bidez hautatuak. Horietatik, Brasilgo parlamentari beltzak eta transak dira gorroto-erasoak gehien jasaten dituztenak. Transfobia proiektu hegemonikoaren parte da.

 

Txilen, herri-hautaketako karguetan dauden emakumeen aurkako indarkeria politikoa indarrez adierazi da Konbentzio Konstituziogilean; izan ere, herri indigenetako emakume ordezkariek, hala nola Elisa Loncón Konbentzioko presidenteak eta Françoise Linconao agintari espiritual maputxeak, erasoak jasan dituzte behin eta berriz Konbentzioaren barruan zein sare sozialetan. Antzeko erasoak jasan dituzte ingurumen-defendatzaileek, ur-eskubidearen aldeko borrokalariek eta militante feministek. Gainera, duela egun gutxi faxismoaren hautagaiak gehiengoa lortu du hauteskunde presidentzialaren lehen itzulian, eta hori mehatxu bat da emakumeen, nesken, disidentzien, ahizpa migratzaileen eta herri guztien bizitzarako.


Muturreko adibideak badira ere, indarkeria politikoa eta instituzionala munduko hainbat lekutan agertzen da eta hazten jarraitzen du. Espainiar Estatuan eta Alemanian, indarkeria politiko matxistak ezkerreko erakundeetan parte hartzen duten emakumeak hartzen ditu jomugan, etengabeko mehatxu eta beldurra eragiteko saiakerekin. Haientzat, eremu digitala ez da adierazpen demokratikorako eta ahalduntzerako leku bat. Espazio publikoa hartu duten beste emakume batzuekin ere gertatzen da hori, hala nola militanteekin, kazetariekin eta artistekin. Pikara aldizkariaren aurkako erasoetan ikusgai egon da, Estatu espainiarrean.

 

Ezkerreko erakundeen barruan ere matxismoa eta arrazismoa daude, egiteko moduetan eskuineko formak erreproduzituz. Askotan, gure eskubideak zatituta agertzen dira, edo diskurtso eraldatzaileak ez dira praktikara eramaten. Argi esaten dugu: ez dugu soilik parte hartu nahi, aurrekontuen banaketari buruz ere erabaki nahi dugu. Gure alderdiak feministagoak eta arrazakeriaren aurkakoagoak izan daitezen borrokatzen dugu, barrura eta kanpora begirako politikekin, bizitza onean zentratuko direnak, hau da, gehiengoen bizitza erdigunean jarriko duen gizartearen aldeko apustua.

 

Politika demokratizatzeko, egitura matxistak eta arrazistak desarmatzeko gure proposamenak egiten dugunetik sortzen dira, gure esperientzia kolektibotik:

* Gizarte-mugimenduen, kaleen, gure antolakundeen eta erakundetako parte-hartzearen arteko harremana sendotu behar dugu. Gure erakundeen ordezkariak izatea lortzen dugunean, askotan logika instituzionalek indibidualizatzera jotzen dute, pertsonen eta eraikuntza kolektiboen arteko harremana hautsiz. Garrantzitsua da indarkeriaren arriskupean dauden ordezkariak babesten eta haiei laguntzen jarraitzea, eta agintaldien, politiken eta proposamenen eraikuntza kolektiboko instantziak indartzea, bai eta gizartearen presioa bermatzea ere, eraldaketak sendotu ahal izateko.

* Parte-hartze zuzen eta demokratikorako estrategiak probatzen ari gara, tokiko mailatik hasi eta orokorrenetaraino. Brasilgo agintaldi kolektiboetan, talde gisa aurkeztu ginen hauteskundeetara, eta parlamentuan kolektiboki lan egiten dugu, ordezkari gisa pertsona bakarra egon arren. Bestalde, hautagaitzetan emakumeen kupoek edo pertsona beltz eta indigenentzako kupoek erakunde-eremu mistoetako botere-harremanen aldaketa integrala bultzatzen dute, eta mekanismo demokratizatzaile gisa funtzionatzen dute. Beste estrategia bat – Hainbat eskualdetan praktikatzen dugu – Mugimendu eta sektore sozialetako ordezkariak (langileak, ijitoak, migranteak, emakumeak, transak, afrikar ondorengoak edo desgaitasuna dutenak) Legebiltzarren audientzietara gonbidatzea dira, beren aldarrikapenen protagonista izan daitezen eta diputatu guztien aurrean azaldu ahal izan ditzaten. Era berean, artikulazio horretarako beharrezkoak dira gune politiko-pedagogikoak, non politika instituzionalari eta botere legegileari buruzko gaiak kolektiboki eztabaidatzen ditugun, herri-kolektiboekin batera.

* Beharrezkotzat jotzen dugu segurtasun-, zaintza- eta autodefentsa-estrategiak garatzea sektore oligarkikoen eta eskuindarren aurka, baita indarkeria matxistaren aurkako protokoloak garatzea ere. Gure ustez, gainera, genero-indarkeria politiko digitala landu egin behar da gure ezkerreko erakundeetan eta mugimendu feministan, eta tresnak garatu behar dira (datuak zaintzeko nazioarteko protokoloak, segurtasun digitalekoak, zainketa-irizpideak, etab.), bai eta zeharkako kanpaina bat ere, gai hori gizarteari begira kokatzeko.

* Nazioarteko elkartasunari dei egiten diogu mundu osoan indarkeria politikoaren biktima diren emakumeak eta disidentziak babesteko, mehatxuaren edo heriotzaren bidez diziplinatzea saihesteko. Gainera, geure buruei dei egiten diegu segurtasun-mekanismo propioak eraikitzeko, zainketa-estrategiekin pentsatuak, kideen artean babesteko, latitude desberdinetako esperientziak eta jakintzak bilduz.

 

Alerta honetan salatu eta proposatu egiten dugu. Gure burua defendatzeko eta kolektiboki zaintzeko beste tresna bat da, arlo guztietan borrokan jarraitu ahal izateko. Espazio politikoak guk okupatu ahal eta behar ditugu ikuspegi antikapitalista, feminista, arrazakeriaren aurkakoa, antikoloniala eta antiinperialista batetik, eraldaketarako ezein lurralde ez zaigulako arrotza.


Ez dugu bortxatzen eta zapaltzen gaituen mundu hau gehiago nahi. Gizartean bizitzeko modu berriak sortu nahi ditugu, bizi onean oinarrituta. Ondo bizitzea defendatzen dugu, gure politika feministaren zati gisa, alaitasunerako eskubidetik existitu eta eraiki dezakegun mundu bat. Izan ere, Emma Goldmannek esan zuen bezala, “zure iraultza ez zait interesatzen, ezin badut bertan dantza egin”.


Eskuindarren itotze politiken aurrean, feminismoak arnasa hartzeko aukera ematen digu. Badakigu borroka egiteak balio duela, Argentinan legezko abortua lortzeak eta Mexikoko praktika despenalizatzeak, Txileko Konbentzio Konstituziogileak eta iraultza feministaren beste garaipen batzuek erakusten duten bezala.
 

Alerta honetan nazioarteko alaitasunetik eta batasunetik indartzeko deia egiten dugu. Kaleak eta mugimenduak okupatzen jarraitzera, erakunde politikoen buru izatera eta instituzioak borrokatzera.


Dena aldatzeko gaude hemen:

Talíria Petrone, Diputada federal y jefa de la mesa del PSOL en la Cámara – Brasil

Áurea Carolina, Diputada federal del PSOL – Brasil

Érica Malunguinho, Diputada en la provincia de San Pablo del PSOL, Mandata Quilombo – Brasil

Instituto Marielle Franco – Brasil

Vilma Reis, activista del Movimiento de Mujeres Negras, PT – Brasil

Coordinadora Feminista 8M – Chile

Camila Miranda, Fundación Nodo XXI – Chile

Pierina Ferretti, Fundación Nodo XXI – Chile

Luciana Peker, escritora, periodista y militante feminista – Argentina

AKAFEM Red Feminista Municipalista – Estado Español

Nieves Salobral Martin, integrante de AKAFEM – Estado español

Rocío Fraga Sáenz, activista feminista, exconcejala en A Coruña por la Marea Atlántica e integrante de AKAFEM – Estado español

Eva Abril, Responsable de feminismos de Barcelona En Comú – Cataluña

Oihana Etxebarrieta Legrand, Parlamentaria de EH Bildu en el Parlamento autónomo de Gasteiz – País Vasco

Patri Perales Hurtado, Parlamentaria de EH Bildu en el Parlamento autónomo de Pamplona – País Vasco

Monika Plazaola, Responsable del área de Feminismo y LGTBI de EH Bildu – País Vasco

Aiora Epelde Agirre, Responsable de Política feminista de SORTU – País Vasco

Idoia Zengotitabengoa Laka, Coordinadora general de la Fundación Iratzar – País Vasco

Elena Beloki Resa, Directora del departamento Internacional de la Fundación Iratzar – País Vasco

Janine Wissler, Diputada federal y Dirigenta de DIE LINKE – Alemania

Susanne Hennig-Wellsow, Diputada federal y Dirigenta de DIE LINKE – Alemania

Melanie Wery-Sims, mesa ejecutiva de DIE LINKE – Alemania

Julia Schramm, mesa ejecutiva de DIE LINKE – Alemania

Friederike Benda, mesa ejecutiva de DIE LINKE – Alemania

Bettina Gutperl, mesa ejecutiva de DIE LINKE – Alemania

Nina Eumann, Dirigenta del partido DIE LINKE en la Provincia Renania del Norte-Westfalia – Alemania

Cornelia Möhring, Diputada federal DIE LINKE – Alemania

Gökay Akbulut, Diputada federal DIE LINKE – Alemania

Heidi Reichinneck, Diputada federal y vocera de políticas feministas del grupo parlamentario DIE LINKE – Alemania

Elif Eralp, Legisladora en Berlín, links*kanax – Red de Migrantes en DIE LINKE – Alemania




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER