ALBISTEAK


Gaurko bizi baldintzak aztergai


Edurne Larrañagak eta Idoia Zengotitabengoak bizi eta lan baldintzen adierazleen bilakaera, joerak eta hoien ondorioei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, abenduaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.

Iratzar fundazioak “Gaurko bizi baldintzak aztergai” lemapean 12.on-line solasaldia antolatu du abenduaren 28rako; bertan, Edurne Larrañagak eta Idoia Zengotitabengoak bizi baldintzak aztertuko dituzte, egoera eta datuak bere gordinena jarraitzen dutela kontutan izanik, zenbait adierazleen, joeren bilakaera aztertuko dute IparHegoa fundazioak kaleratu berri duen Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak biltzen dituen txostena oinarri hartuta.

Prekarietatea eredu kapitalistak kronifikatu duen errealitatea da: lan eta bizi baldintzak kaxkartuz, norbere zein bizi proiektu kolektiboa modu duinean garatzeko ezintasuna eraginez. 25 eta 64 urte arteko herritarren %53,52a egoera prekarioan bizi da, lan duinik gabe eta diru sarrera ez-nahikoekin. Eta 65tik gora, pentsionistek indizea loditu: HEHko pentsionisten %34.5ak 1.000€ azpiko pentsioa (emakumeak %66,5).

Lan erreformak ez ditu lan merkatuko arazoak konpondu, genero arrakala egiturazkoa da. Adina, nazionalitate eta kontratuaren araberako arrakalak joera bilakatzen; Arrakala handiena, kapital eta lan errenten artekoa.Bizitzaren garestitzea - erosahalmenean galera. KPI-aren igoeraren ondorioak egoera zail/ prekarioagoan daudenen bizkar gainera erori da eta testuinguru honetan, soldaketen aurkako ildoa eraiki eta langile klasea erosahalmenean galera nabarmena izaten ari da. Aberastasunaren banaketa gero eta modu desorekatuagoan, sistemak berak ahalbideratzen duen errealitatea, kapitala gutxi batzuen esku metatzen jarraitzeko.

Europan panorama txarra, atzeraldi ekonomiko baten atarian gaude? Noiztik datoz atzeraldi ekonomikorako baldintzak? 2022koak edo 2019an iadanik atarian geunden eta pandemiak saiakera/entsegu ezberdinak egiteko aukera eman du?




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER