Ezkerreko subiranotasunaren barruan dauden, Ahora Canarias eta Intersindical Canarias, bi erakundeek nazionalitate desberdinetako 20 kolektibo baino gehiago biltzen dituen Forum Subiranista aurkezteko dute Kanarietan. Forumak esperientziak trukatu eta baterako urratsak eman nahi ditu, "arerio komuna" deritzoten politikei aurre egiteko, alegia, Espainiako Estatuari.
Luci Rodriguezek, Intersindical Canarias eta Vicente Quintana, Orain Canarias.eko ordezkariek eta Floren Aoizek Iratzar fundazioko zuzendariak eta Forum Suberanistako kidea hitzaldi bat eskeiniko dute ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Las Palmaseko Franchy Roca Gizarte Ikasketen Zentroan.
Eta uztailaren 1ean, larunbata, Forumaren Osoko Bilkura egingo dute Bull Astoria hotelean. Osoko bilkura honetan, antolaketari eta ibilbide-orri estrategikoan aurreikusitako jardueren jarraipenari buruzko gaiez gain, testuinguru politiko berriari buruzko hausnarketa ere
Zer da Forum Subiranista?
Forumaren helburua gizartean eragitea da, eta, horrekin batera, subiranismoaren inguruko eztabaidak krisian eta etengabe aldatzen ari den orainaldi baten beharretara eta eskakizunetara eramatea. Forum Subiranistaren proiektua 2019. urtearen amaieran egituratu zen, ezkerreko indar subiranisten topagune gisa. Hainbat urtez proiektu bateratuak partekatzen egindako lanaren emaitza izan zen. Urtebeteko lanaren eta koordinazioaren ondoren, Foruma osatzen duten 16 erakunde politiko, kultural eta sindikalak erakunde gisa eratu ziren. Foruma estatuko herrien subiranismoaren topagune, gogoetagune eta eztabaidagunea da, eta helburu hauek ditu:
A) Estatuko nazioen eta herrien pentsamendu politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala aztertzea eta garatzea helburu duten kultura-jarduerak sustatzea eta gauzatzea, bai eta askatasun politikoak, balio errepublikanoak eta herrien erabakitzeko eskubidea eraginkortasunez defendatzeko ekimenak garatzea ere.
B) Nazioen subiranotasuna lortzeko, gizartearen aurrerabidea erdiesteko eta demokrazian sakontzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeen pentsamendu politikoa zabaltzea, gizarte askeagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzea helburu.
C) Gizartean estaturik gabeko nazioen nortasunaren eta historiaren ezagutza sustatzea, haien azterketa eta proiekzio publikoa bultzatuz.
D) Estaturik gabeko nazioen errealitatearen dimentsio politikoa, kulturala eta ekonomikoa sakonago ezagutzea.
E) Herritarren prestakuntza politikoa eta parte-hartzea areagotzea, eztabaida politikoan sakontzea, gizartea nazioen errealitateaz eta arazoez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, eta subiranismoaren ikuspegitik mundua nola ikusten den azaltzea.
F) Atzerriko trukerako eta lankidetzarako ekimenak bultzatzea eta zabaltzea, nazioarteko komunitateko herrien arteko harreman komertzial, politiko eta estrategikoetan justizia eta ekitatea lortzen laguntzeko.
Gaur egun, honako hauek dira Forum Subiranistako kideak: Fundación Galiza Sempre, Iratzar Fundazioa, Fundación Darder-Mascaró, Manu-Robles Arangiz Fundazioa, CIEMEN, Fundació Irla, Fundación Moncho Reboiras, Fundació Nexe, Ipar Hegoa Fundazioa, Fundación Moncho Reboiras, Obradoiro de ideas Lancara, Alternatiba Fundazioa, Alkartasuna Fundazioa, Terra e Tempo de Estudios Nacionalistas, Fundación Aureli Escarré/Intersindical CSC, Intersindical Solidaria Valenciana, Intersindical Canarias, Ahora Canarias, Grupo de Estudios Diaz del Moral, Fundació L’alternativa, Centre de Documentació Serra i Puig, Més per Menorca, Betiko Fundazioa eta Institut Sobiranies.
Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du.