ALBISTEAK


Ezker abertzalearen ekarpena Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean


Transmisio historikoaren fasean da Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea birpentsatu nahi duen Bagira prozesua. Ekitaldi andana antolatu dituzte ondoko asteetarako, azken 60 urteetan izandako bilakaera aztertzeko. Hoien artean, otsailaren 24an, ezker abertzaleak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari egin ekarpenaz aritzeko mahai-ingurua antolatu du Iratzar fundazioak.

Maite Ubiria NAIZeko kazetariak gidaturik, Jon Irazola, Haizpea Abrisketa, Xabi Larralde eta Arnaldo Otegi izanen dira hizlari. Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean, 19.00etan.

Mugimendu abertzaleak 60 urte bete ditu, eta ikaragarri zabaldu da. Azken hamar urteetan hainbat ezaugarri aldatu dira: borroka armatua bukatu da, badugu hirigune elkargo bat, emaitza elektoralak gero eta handiagoak dira... Eta badira erronka garaikideak.

bagira* prozesuak Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea du helburu, Mugimendu gisa berriz kokatzeko, berindartzeko, eta erronka garaikideak gaindituz, beste 60 urtez proiektatzeko oinarriak eskainiz.

Joan den otsailaren 4an Itsasun abiatu zen Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60 urteko ibilbidea argitara eman nahi duen transmisio historikoaren ekimena. Egun hartan hamarkada ezberdinak hizpide izan zituzten 24 hizlarik. Orain, sektore ezberdinetako eragileak hitzordu berriak proposatzen hasi dira Bagira prozesuaren barnean.

Lehena otsailaren 17ab iragan da Baionako Zizpa gaztetxean. Xuti Gazte dinamikak sustaturik, ‘Gazte mugimendu eta antolakundearen ibilbidea’ izenburupean, Mirentxu Lako, Haritza Galarraga, Klara Rouget eta Eneko Aldanaren lekukotasunak entzun ahal izan dituzte bilduriko 50 bat lagunek. Besteak beste, Euskaldun Gazteria, Gazteriak, Haika, Segi, Ikasle Abertzaleak edota Aitzinaren garaiak oroitu dituzte hizlariek, bai eta garai bakoitzeko testuinguru politikoa ere. Ondotik, Marilou Lapeyrade kantari gazteak kontzertu akustikoa eskaini du.

Eta hurrengoa, otsailaren 24an, ezker abertzaleak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari egin ekarpenaz aritzeko mahai-ingurua antolatu du Iratzar fundazioak. Maite Ubiria NAIZeko kazetariak gidaturik, Jon Irazola, Haizpea Abrisketa, Xabi Larralde eta Arnaldo Otegi izanen dira hizlari. Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean, 19.00etan.

Informazio gehiago: https://www.bagira.eus/eu




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER