ALBISTEAK


Etxebizitza: zimenduak kolokan dituen eskubidea


Apirilaren 26an (asteazkena), 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean, Iratxe Delgado Arribasek eta Unai Fernández de Betoñok etxebizitzaren inguruko gogoeta eskainiko digute. Egungo etxebizitza eskubidearen argazkitik hasita, etxeen eta alokairuen prezioaz, etxe kaleratzeaz, babes sozialerako etxebizitza parkeaz, lurzoruaz, legeez, okupazioaz eta "Desokupa" segurtasun ezaren diskurtsoaz arituko dira solaskideak.

Iratxe Delgado Arribas, LAB sindikatuko ordezkariak eta Unai Fernández de Betoño, EHBilduko legebiltzarkideak etxebizitzari buruzko galdera eta zalantza ezberdinei erantzuten saiatuko dira, Iratzar fundazioak antolatutako "Iratzar Kafeak" egitasmoaren 17. solasaldi honetan.

Etxebizitza. Zein da egungo argazkia?

Etxebizitza eskubidearen argazkia (prezio garestiak, etxe kaleratzeak, babes sozialerako etxebizitza parke txikia, legeak...); jabego handiak, funts putreak, Lobbyak... eta izaten ari diren rola. Baina baita ere jabego txikiak, etexebizitzatik errenta jasotzen duten langileak eta beraz, zein posizio politiko dakartzan/ekar ditzakeen...eta arrakalak bereziki emakumeak, migranteak eta gazteak pairatzen dutena eta eraginak: prekarizazioa, biolentzia ekonomiko forma bat, zorpetzeak eragiten duen presioa...

Etxebizitza eskubidea, eskuragarri eta duina, bermatu. Zeintzuk dira gako nagusiak?

Etxebizitza parke publikoa: nola handitu?, esku pribatuetan amaitzen duten babesturiko etxebizitzak, askotan funts putreen esku...Berlin, Viena eta Irlanda ereduak baliogarriak Euskal Herrirako?. Alokairuen prezioa mugatzea, negozioa mugatzea (bigarren etxebizitzak, etxebizitza turistikoak). Gentrifikazioa, turistifikazioa, auzo eta hirietatik desplazamenduak. Desokupa, segurtasun ezaren diskurtsoak eta lurzoaruak.

Ez dago soluzio bakar eta magikorik, bai eragiteko eta urratsak emateko aukerak. Nondik, nola? Maila instituzionalean eztabaida piztuta. Etxebizitza Legeak: Estatukoa eta Euskal Herritik zer egin dezakegu? Politika publikoetatik errealitatea eraldatzeko neurriak: momentukoak eta egiturazkoak edo estrategikoak. Badaude mugimenduak: Berlinen eta baita ere Ipar Euskal Herrian. Aktibazioa, problematizazioa, neurri zehatzak sustatu behar ditugu...

Sindikalismo soziala: Etxebizitza sindikatuak, maizterren sindikatuak, PAH > Problematika bereziki jasaten duten pertsonak aktibatu eta subjektu bihurtu, politika publikoetan eragin, etxebizitzaren negozioaren lobbyei aurre egin.

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER