Iratzar Fundazioak Txalaparta Argitaletxearekin elkarlanean, 2015ean "Inspirazioak" deitutako saila zabaldu zuten gogoeta ezberdinak aztertzeko asmoarekin. Laclauren "Hegemonia, artikulazioa eta populismoa" gogoeta kolektiboaz abiatu ziren, Garcia Lineraren "Democracia, Estado, Revolución" jarraitu zuten eta ondoren Erik Olin Wright-en "Iparrorratzeko puntuak.Alternatiba sozialista baterantz" aukeratu zuten.
Erik Oling Wright marxismo analitikotzat jo dezakegun korrontearen parte izan zen, 70eko hamarkadan Estatu Batuetan ernaldu zen joera akademikoa, marxismo klasikoago eta gogorragoa gainditu nahian. Klase sozialen inguruko teoria garaikide bat osatzea izan zuen helburu nagusietako bat, iturri ezberdinetatik edanez, gaur egungo joeren eta gizarte osaeren berri emateko balio zezakeena.
Bere analisietan eta oro har marxismoan zein ezkerrean klaseen inguruan hausnartzeko eta kontzeptu hori erabiltzeko joera egonagatik, klase bateko kide izatea beste kontu bat zela zioen. «Klaseak ez dira soilik estatistika multzoetan sartzen diren zenbaki hutsalak, gizarte egituraren isla errealak dira. Klase bateko partaide sentitzeak lotura gehiago du identitate sorkuntzarekin, ekoizpen prozesuan norberak hartzen duen kokapenarekin baino».
Iparrorratza sozialistaren metafora erabiltzen zuen Wrigth-ek gizarte boterearen teoriak zabaltzeko eta bideak esploratzeko. [Iparrorratzeko puntuak liburua irakurgai].
Hona hemen Elena Beloki eta Floren Aoizen arteko elkarrizketa Erik Olin Wright soziologo estatubatuarraren "Iparrorratzeko puntuak.Alternatiba sozialista baterantz" liburua ardatz hartuta.