Konfinamendu neurriek ezinbestean distantzia fisikoa ezartzen diguten bezala, hausnarketarako tartea ere eskaini ahal digutelakoan gaude. Horregatik, errealitate berri honetara egokitutako zikloaren aukera dakarkizugu. Distantzia fisikoa hausteko ahalegina izango da, talde giroa mantentzekoa, elkarrekin egiten eta eraikitzen jarraitzekoa. Eta, era berean, hausnarketarako tartea izango da, eguneratzekoa, berreraikitzekoa, ikastekoa eta haztekoa.
METODOLOGIA
Aurreko urteetan, ikasturte osoan zehar luzatu den zikloa izan bada ere, aurten zazpi astetan (bi hilabete eskas) luzatuko den trebakuntza zikloa izango da. Hamalau saio. Astero bi saio izango ditugu: lehena, nahitaez, online izango da, eta bigarrena, berriz, zikloa egiten dugun unean dauden osasun baldintzen araberakoa, presentziala edo online.
Gehienez ordu t'erdiko saioak izango dira. Asteko lehen saioan kalakari guztiok elkarrekin parte harte hartuko dugu eta norbaitek konektatzeko aukerarik ez badu, gerora grabazioa ikusteko aukera ere izango du.
Irakurgaiak edo bestelako materialak ere jarriko ditugu zuen eskura ziklorako sortutako eskola politikoaren gelan bertan. Lan saio batzuetan, aditu eta arituen ekarpenak jasoko ditugu. Beste batzuetan ordea, talde dinamika parte hartzaileak erabiliko ditugu, elkarren artean trebatzeko eta ahalduntzeko.
PENTSAMENDU KRITIKOA
Pentsamendu kritikoarekin ekin nahi diogu, inguratzen gaituen hori nola begiratu eta ulertzen dugunak ezinbestean egiten gaituelako. Kuestionamendua,sakontzeko irrika eta begirada zorrotza balio politikoen oinarri izan behar ditugu. Era berean, zikloaren nondik norakoaz eta bileren dinamizazioaz ere arituko gara. [EGUNA: urtarrilak, 28].
NONDIK GATOZ
Gure historia eta istorio hurbilei begiratu bat emango diegu. Zein da gure historiaren haria? Zerk egin gaitu gaurko hau? Zein dira irakasgai garrantzitsuenak? Zertan gara noizbait izan ginen hori? Finean, "nondik gatoz" galderari erantzun nahi diogu. [EGUNA: otsailak, 1].
MUNDUKO JOERAK
Pandemia baten erdian gaude. Hamarkadetako neoliberalismoaren ondorioak biderkatzen ari dira eta, beraz, aldaketa handien garaian bizi eta borrokatu beharko dugu. Munduko joera orokorrek gurean izan dezaketen eragina ezagutzea ezinbestekoa da. Nora joan nahi dugun bezain garrantzitsua baita non gauden jakitea. [EGUNA: otsailak, 8].
JOERA SOZIOEKONOMIKOAK
Non gaude? Ezinbestekoa dugu Euskal Herriko egoera sozial eta ekonomikoan sakontzea, eraldatu nahi dugun errealitate hori ulertu nahi badugu. Nolakoa da egungo ehun ekonomikoa? Zein egora sozial eta laboral ari da hedatzen? Zahartzen ari al gara? Oasia errealitatea al da? Euskararen herria al da egun gurea? [EGUNA: otsailak, 11].
JOERA POLITIKOAK
Egun bizi dugun errealitatea sakon ulertzeko, beharrezkoa izango dugu gure herriko egungo joera politikoei erreparatzea ere. Zein ondorio izan ditu Ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioak? Nola dago bertan abertzaletasuna? Zein ondorio izan ditu Nafarroako aldaketa politikoak? Eta EAEn, lehortzen hasi al da Euskal Oasia? [EGUNA: otsailak, 15].
NON GAUDE
Joera ezberdinei erreparatu ostean, elkarrekin "Non gaude" galderari erantzuteko unea izango da. Ariketa praktiko eta parte hartzailea burutuz joera orokor horiek zein agertoki politiko eta sozial uzten diguten marrazteko unea izango da. Denon artean egingo dugu prospekzio ariketa kolektiboa. [EGUNA: otsailak, 17 eta 18].
ESTRATEGIA POLITIKOAZ
Non gauden galderari erantzun ostean, estrategia politiko, sozial eta sindikalaz aritzeko unea iritsiko da. Zer da egin nahi duguna? Zein(tzu) d(ir)a fase politiko honen helburua(K)? Nola eta zein estrategia, plan edo ildoren bitartez eskuratu nahi ditugu? Zein bitarteko, indargune eta ahulgune ditugu horretarako? [EGUNA: otsailak, 22].
NOLA GOAZ (I)
Estrategiaz aritzea, maila batean, "Nola goaz" galderari erantzutea ere bada. Aurreko saioan horren berri jasoko dugu, eta honetan, berriz, guk geuk eztabaidatuko dugu estrategiaz, egin nahi dugun bideaz, beronen nolakotasunaz, topatzen ditugun oztopo, bultzada edo aliatuen inguruan. Hau ere elkarrekin egingo dugun ariketa izango da. [EGUNA: otsailak, 24 eta 25].
MILITANTZIA ETA DINAMIZAZIOA
Barnera begiratuko dugu, eta gure funtzionatzeko moldeez hausnartu. Pluralean diogu, asko eta ezberdinak baitira, ikusiko dugunez. Militantzia ereduaz, dinamizazio politiko eta sozialaz, gure eguneroko jardunaz eta dinamikaz hausnartu nahi dugu, eraginkorragoa eta osasuntsuagoa izan dadin. [EGUNA: martxoak, 1].
NOLA GOAZ (II)
Aipaturiko jardun politikoak baditu bere baitan hainbat hari, dinamizazio poli tikoarena eta militantzia ereduena dira horietako batzuk. Nola jarduten dugu gure baitan eta besteekin? Nola militatu? Nola eraiki besteekin batera? Nola egin gaurdanik gure lana beste modu batez? Elkarrekin erantzuteko galderak dira.
EGUNA: martxoak, 3 eta 4.
NORA GOAZ
Alperrik da biharko Euskal Herria gaurdanik goitik behera marrazteko eztabaida antzuetan murgl ltzea, Baina era berean, lagunduko gaituen iparrorratza ere ezinbestekoa dugu. Nora goaz? Zein bal iok gidatzen gaituzte? Nolako Euskal Herria eta jendarte eredua eraiki edo elkar josi nahi dugu? [EGUNA: martxoak, 9].
AHOZKO KOMUNIKAZIOA
Jardun pol itikoaren zutabeetako bat da komunikazioarena, herriarekin egiteak dakarrelako ezinbestean hitz egitea, partekatzea, elkarrizketa, entzutea. . . Baina nola egiten dugu hau guztia? Nola aritu bi leretan, batzarretan edota ekitaldietan? Nola presta gaitezke? [EGUNA: martxoak, 10 eta 11].
EZINA EKINEZ EGINA
Gai askoren inguruan entzun, hausnartu eta eztabaidatu ostean, praktikatik entzuteko eta ikasteko saioa izango da hau. Nolako udalgintza egiten ari gara? Nolako sindikalgintza? Nolako gazte mugimendua edota herri mugimendua? Horretan dihardutenei hitza emateko Saioa izango da honokoa. [EGUNA: martxoak, 15].
AMAIERA SAIOA
Zikloari amaiera emateko unea izango da, elkarrekin baloratzekoa, etorriko diren ziklo berrietarako ekarpenak egitekoa, trebakuntza denon laguntzaz egiten den zerbait dela praktikan erakusteko saioa. Azkena? Gure burua trebatzen jarraitzeko ez dago inoiz azken saiorik eta ezta adiorik. Ospatzeko eguna, besterik ez. [EGUNA: martxoak, 17 eta 18].
Izena ematea zabalik urtarrilak 15ª arte, partehartu.sortu.eus –en.