2021-2022 ikastuterako Uhinak Bekak


Uhinak Beka pentsamendu kritikoa sustatu nahi du, eta plaza publikora eta plaza politikora igarobidea eskaini nahi die esparru akademikoan edota militantean sortzen ari den jakintzari. Urtero hainbat lanen elaborazioa laguntzeko eta argitalpena sustatzeko xedea dugu eta 2022an egitasmo hauek laguntzeko erabakia hartu du Ipar Hegoa Fundazioak eta Iratzar Fundazioak antolatu epaimahaiak.



Aurkeztutako ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak izan dira, eta, gehienbat, subiranotasun politikoari, ekonomiari, feminismoari buruzko azterketa eta ikuspegi berriak ematen dituzte.



Tamalez, ezin izan ditugu aurkeztu diren egile/lan guztiak lagundu, baina zineez eskertuak gaude haiekin eta euren lanarekin jarrai dezaten animatzen ditugu.



Uhinak Bekaren bigarren edizioaren esleipenak



Ekonomiaren esparruaren baitan bi beka esleitu ditugu:

- Unai Bayon Aranburu (Donostia, 1996). Filosofoa, doktoregaia eta herri mugmiendu zein gazte eragiletan militantea. “Pobrezia, burujabetzarako buruhaustea. Uzkurtze epistemikoa eta arrakala kognitiboa kapitalismo azeleratuan” izenburuko egitasmoa aurkeztu du.

- Asier Gonzalez Ventimiglia (Lezo, 1998). Soziologoa, eta Subiranotasuna Europako Herrietan masterra egiten ari da. Gazte mugimenduko militantea. “Ekonomia Soziala eta Naziogintzaren arteko lotura: Euskal Herriko kasua” izenburuko egitasmoa garatuko du.

Feminismoaren esparruan proiektu hau lagunduko dugu.

- Maider Barañano Uribarren (Algorta, 1999). Mugimendu feministako militantea, baita gazte mugimendu eta mugimendu transmarikabolloan. Soziologoa eta orain ikasketa feministak masterra bukatzen ari da. “Zaintza sareak, subiranotasunerako tresna” izeneko egitasmoa gauzatuko du

Burjuabetza eta estatugintza atalaren barruan lan hau lagunduko dugu:

- Ander Vizán Amorós (Portugalete, 1993). Politika zientzia ikasketak egina, egun doktoreaurreko ikertzailea. EH Bilduko militantea egun. “Burujabetzarako bide berriak. Erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian” lana aurkeztu du.

Iragana, etorkizuna eta iruditegia sozialaren atalean beka hau esleitu dugu

- Samara Velte (Zarautz, 1991). Doktoreaurreko ikerlaria da. Kazetaria; nazioarteko harreman eta genero gaietan aditua. Mugimendu feministan aritua. Nik sinesten dizut liburuaren idazlea. “Aizkorak, zuhaitzak eta hutsuneak. Memoriaren teknologiak belaunaldi gazteen iruditeria kolektiboan” lanarengatik jasoko du laguntza.



Egileek sei holabeteko tartea izango dute euren lana burutzeko. 500 euroko laguntza jasoko dute eta haien lana argitaratzeko baliabideak jarriko dituzte beka sustatzen duten fundazioek.



Aipatu behar dugu beka bat geratzen dela esleitzeko. Aurreko ekitaldian bezala beka horrekin EHUko “Subiranotasuna Europako Herrietan”masterreko amaiera lan onena sarituko dugu.






IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER