KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Joxe Miguel Azurmendi: Amnistiaren ostean atxilotua
Joxe Miguel Azurmendi 1977ko urrian onartu zen Amnistia Legearen ostean atxilotuetako bat izan zen. Herri borrokak presoak kaleratu zituen eta 77ko abenduan atera zen espetxetik garaiko azken presoa izango zen Fran Aldanondo. Egoerak ,ordea, ez zuen denbora askoz iraun; hortik gutxira berriro ere kartzelak euskal herritarrez betetzen joan baitziren. Bideoan Azurmendik egoera horretaz oso kontziente zirela esaten digu, erregimenak bultzatutako erreformaren aurrean haustura demokratikoaren aldeko beraien apustua argia baitzen.
[KORAPILOA] Joxe Miguel Azurmendi: ETApm / Bereziak zatiketa
Joxe Miguel Azurmendi Bereziak taldeko kidea izan zen eta gertutik ezagutu zuen ETApm eta Berezien artean gertatu zen zatiketa. Bideo honetan zatiketaren zergatiaz hitz egiten digu, ETApm-ko zuzendaritza 1976.urtearen bukaeratik erreformaren bidean Espainiako gobernuarekin negoziatzen ari zela salatuz.
[KORAPILOA] Jose Miguel Azurmendi: Francoren heriotza eta Koldo Lopez de Gereñuren hilketa
1975eko abenduaren 2n Guardia Zibilak Koldo Lopez de Gereñu gazte beasaindarra hil zuen tiroz. Franco hil osteko lehen biktima mortala izan zen. Goierrin egindako polizia operazio batetik ihesi, denboraldi baterako ezkutuan zeuden Matximentako baserri batean. Joxe Migel Azurmendi ETA pm Berezietako militantea eta Lopez de Gereñuren laguna zen. Horrekin batera, Franco hil osteko giroa kontatzen du.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: Dantza taldea eta euskal kontzientziaren hastapena
Bideo honetan Jose Mari Esparzak dantza berarentzat euskal kulturara hurbiltzeko eta euskal kontzientzia hartzeko bidea izan zela dio. 60.hamarkadan Iruñeako Salesianoetan ikasten ari zela bertako dantza taldean sartu eta ideia abertzaleak zituzten hainbat pertsona ezagutu zituela dio eta horrek berarengan eragin nabarmena izan zuela.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: “Navarra 1936, de la esperanza al terror” historia egin zuen liburua
En el siguiente vídeo Jose Mari Esparza nos habla del mítico libro "Navarra 1936. De la esperanza al terror"; un libro publicado en 1986 y que marcó un antes y un después en la recuperación de la memoria histórica en Nafarroa.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: Altafaylla Kultur Elkartearen sorrera
Bideo honetan Jose Mari Esparzak Altaffaylla Kultur Taldearen sorreraz eta zergatiez hitz egiten digu lehen pertsonan, paper garrantzitsua jokatu baitzuen proiektuaren sorreran nahiz ondorengo bilakaeran. Altaffaylla-k hainbat liburu argitaratu zituen ,batez ere gai historiko eta kulturalen inguruan, esanguratsuenetako bat "Navarra 1936, de la esperanza al terror" liburua izan zelarik.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER