KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Floren Aoiz: 1978ko Konstituzioaren erreferenduma
Bideo honetan Floren Aoiz-ek 1978ko abenduaren 6an burutu zen Espainiar Konstituzioaren erreferendumak euskal herritarrek erreformarekiko zuten desatxekimena agerian utzi zuela nabarmentzen du.
[KORAPILOA] Floren Aoiz: Hauts haietatik egungo lokatza -emendakina trantsizioari-
Bideo honetan Floren Aoiz-ek trantsizioari buruz hitz egiten digu; izan ere, frankismoarekiko haustura demokratikoaren aurrean erreforma politikoa inposatu izanak Euskal Herriaren azken hamarkadetako ibilbidea markatu du. 1969ko uztailaren 22an Juan Carlos Borbon bere oinordeko bezala izendatzean Francok berak esandako "dena lotuta eta ongi lotuta" esaldiak ongi laburbiltzen du nolakoa izan zen trantsizioaren muina.
[KORAPILOA] Floren Aoiz: Erreforma VS Haustura
Bideo honetan Floren Aoiz-ek trantsizio garaiko eztabaida nagusienaren inguruan hitz egiten digu; frankismoarekiko erreforma politikoa eta haustura demokratikoaren arteko ezberdintasunak nabarmenduz.
[KORAPILOA] Floren Aoiz: Lurralde zatiketa
Bideo honetan Floren Aoiz-ek lurralde zatiketaren aferari buruz hitz egiten digu, Hego Euskal Herriaren lurralde batasuna ekiditea espainiar estatuaren demokratizazio prozesua oztopatzeko ezinbesteko pausoa izan zela azpimarratuz. Hain zuzen ere 40 urte betetzen dira zatiketa horren mugarria izan zen Gernikako edo Monkloako estatutua onartua izan zenetik, espainiar konstituzioaren enborretik eratorritako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat Autonomia Estatutua ezarri zuelarik.
[KORAPILOA] Floren Aoiz: Autodeterminazioa Trantsizioan
Floren Aoiz-ek erreforma politikoaren garaietan autodeterminazio eskubideari buruz orduko eztabaidaren terminoak azaltzen dizkigu.
[KORAPILOA] Patxi Erdozain: La lucha por la amnistía en las fábricas
En este vídeo Patxi Erdozain nos habla de la lucha en favor de la amnistía, muy importante sobre todo en el año 1977; desde las numerosas semanas pro-amnistía hasta la Ley de Amnistia del 15 de octubre de 1977, pasando por la histórica Marcha de la Libertad. Nos habla sobre todo de la lucha por la amnistía en las fábricas; donde fue testigo de primer orden.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER