TREBAKUNTZA


FORMAKUNTZA

TREBAKUNTZA:
Egunerokotasunean egiten da, eraldaketa jardueren parte da, nor izateko, subjektu politiko izateko beharrezko eduki eta gaitasunetan sakontzeko, hausnartzeko, pentsatu, eraiki nahiz deseraikitzeko ariketa da. Jarduera da, ariketa, komunitatea eta partekatzea finean. Trebakuntza ahalduntzea da.

IPARRORRATZA:
Oinarria baino zerbait gehiago da. Ziklo laburra da. Jasotzen diren eduki teorikoak zoru komuna kolektiboki eraikitzea dute helburu, beraz, eraiki da aditza. Komunitatea egitea, elkarrekin hausnartu eta eztabaidatze, ikastea eta desikasteko parada da.

KALAKA:
Ziklo luzeagoa da. Militanteen ahalduntze politiko eta soziala du helburu. Askapen prozesuaren filosofian sakondu eta herri hau eraldatzeko beharrezko tresnak geureganatzea. Irakaskuntza kritikoan eta parte hartzailean oinarritutako metodologiak ditu abiapuntu. Gela iraulia teknikaren bitartez, hau da, online (edukiak geureganatzeko) eta saio presentzialak (jakintza kolektiboki eraikitzea) uztartuz.

JARDUNALDIAK

BIZITZAK ETA LURRALDEAK:
Euskal Herriko esperientzia komunitarioei erreparatzeko nazioarteko konferentzia. Apirilaren 9tik 11ra bitartean, Euskal Herrian garapenarekin eta eraldaketa sozialarekin loturiko esperientzia komunitario aberatsak aztertu dira, Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.

ESKOLA SUBIRANISTAREN LEHEN EDIZIOA:
Estatu espainiarreko ezkerreko fundazio subiranisten 157 ordezkari batu dira Donostian , Zuatzuko Iratzar Aretoan, egun aurrean ditugun erronka nagusiei hausnartzeko eta proposamen aurrerakoiak partekatzeko.

HITZALDIAK

Hitzaldien gauzapena herrietatik eta herritarrengandik jasotzen ditugun eskaeren araberakoa izaten da.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER