KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: Ikurrina Tafallan
Bideo honetan Jose Mari Esparzak ikurrinak Tafallan izandako bilakaeraz hitz egiten digu, Euskal Herriko eta bereziki Nafarroaren bilakaera ulertzeko ere baliagarria dena. Esaten duen bezela, ikurriña lehen aldiz Tafallan Luzuriaga fabrikan atera zen, ondoren udaletxean 1977an jarri zelarik. Ondoren, behin legalizatua izan ondoren batzuek izandako jarrera aldaketa du hizpide.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: La primavera vasca de los 60 -renacimiento de la conciencia nacional
En el siguiente vídeo Jose Mari Esparza nos habla del despertar nacional vivido en los años 60, poniendo como ejemplo a Tafalla. En esa época nacieron precisamente las primeras gau-eskolak, los grupos de montaña, la ikastola...
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: La toma de conciencia política
Tal y como lo cuenta en el vídeo Jose Mari Esparza con 18 años entró en la fabrica de Luzuriaga, sobre los años 68-69. Ahí toma una nueva conciencia , le llegan panfletos clandestinos y va descubriendo nuevas inquietudes polítcas y sociales. En una visita en Paris se topa con las manifestaciones de la época, del "mayo del 68".
[KORAPILOA] Patxi Zabaleta: Miguel Etxarri, kanonigo gorria
Bideo honetan Patxi Zabaletak Miguel Etxarri-ren kasua du aipagai; kanonigo gorria deitzen ziotena.
[KORAPILOA] Patxi Zabaleta: Herri Batasuna eta eztabaida instituzionala
Bideo honetan Patxi Zabaletak Herri Batasunak eta oro har ezker abertzaleak historikoki izan duen eztabaida garrantzitsuenetariko bati buruz hitz egiten du; hau da, instituzioetan parte hartzeari eta nola parte hartzeari buruz. 1979.urtean mahai gainean jarri zen eztabaida izan zen honakoa; izan ere, 1979.urtea hauteskunde urtea izan zen eta hura izan zen HB-k parte hartzen zuen lehen aldia.
[KORAPILOA] Peixoto: Errefuxiatuen egoera - deportazioak eta konfinamenduak
Joxe Manuel Pagoaga "Peixoto" Erreforma garaian jada Ipar Euskal Herrian bizi zen errefuxiatuta. Frantziar Estatua errefuxiatuen aurkako neurriak hartzen hasi zen sarekada masiboak eginez eta atxilotuak deportatu eta konfinatuz. Tartean Peixoto.



IRATZAR KAFEAK



ERRIA



EUSKAL HERRIA DIGITALA



TWITTER