KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Andoni Txasko: M3 gertakarien errelatoa
1976ko martxoaren 3an langile asanbladek Greba Orokorra deitu zuten Gasteizen eskubide zibil eta politikoen defentsan. Tentsioa handia zen aurreko hilabeteetan izandako greba eta mobilizazioen ondorioz. 17:00etan langileak San Frantzisko elizan bilduta zeudela, polizia bortizki sartu eta bost langile hil zituen anabasaren erdian.
[KORAPILOA] Kristiane Etxaluz: Erreforma garaia Iparraldean
Kristiane Etxaluzek azaltzen duenez, Erreforma garaian Frantziar Estatua euskal militante errefuxiatuen aurkako sarekadak egiten hasi zen horiek deportatzeko, nahiz eta gero itzultzen ziren.
[KORAPILOA] Kristiane Etxaluz: azken fusilamenduak. Erantzuna Ipar Euskal Herrian
Kristiane Etxaluz militante lapurtarrak Txiki eta Otaegiren fusilamenduak Ipar Euskal Herrian nola bizi izan ziren kontatzen du. Horrekin batera, Paristik fusilaketak salatzeko abiatu martxan izan zuen erantzuna azaltzen du.
[KORAPILOA] Kristiane Etxaluz: Enbata Mugimendua
Kristiane Etxaluzek Enbata mugimendua nola eta noiz sortu zen azaltzen du.

IPARRORRATZA



ERRIA



TWITTER