KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Jose Luis Elkoro: Alkateen mugimenduaren amaiera
Bideo honetan Jose Luis Elkorok Alkateen mugimenduari buruz eta bereziki bere amaierari buruz hitz egiten digu. Alkateen mugimendua 1976ko uztailaren 21ean sortu zen Bergaran eta paper garrantzitsua jokatu zuen erreforma politikoaren aurrean ikurriñaren legalizazioa, amnistia, alderdi politiko guztien legeztapena, euskararen ofizialtasuna eta instituzio demokratikoak aldarrikatuz. Hainbatetan Alkateen mugimenduak eskatutakoa eta espainiar gobernuak atzeratutakoa 1979ko apirilaren 3an gertatu zen, egun horretan II.Errepublika osteko lehen udal eta foru hauteskundeak burutu baitziren eta horrela alkateen mugimenduaren amaiera eman zen.
[KORAPILOA] Mauricio Olite: Herri hautagaitzak Nafarroa hegoaldean
Bideo honetan Mauricio Olitek 1979ko udal eta foru hauteskundeak ditu aztergai, bereziki Nafarroaren kasuan zentratuz. Izan ere, Nafar parlamenturako hauteskundeetan Iruñerrian eta Mendialdeko merindadean HB bere izen eta siglarekin aurkeztu bazen ere, Lizarraldean, Zangotzaldean, Tafallaldean eta Tuteran herri hautagaitza pluralak aurkeztu ziren emaitza oso onak lortuz. Tafallako hautagaitza hain zuzen ere Mauricio Olitek berak gidatu zuen "A.E Popular de la Merindad" delakoan, diputatua aukeratua izan zelarik.
[KORAPILOA] Inaki Aldekoa: Herri Batasunaren lehen ikurra, Bandera Pirata
Bideo honetan Iñaki Aldekoak HB-ren lehen logoa nola sortu zen azaltzen digu; "bandera pirata" bezala ezaguna egin zena, ikurriñaren forma eta kolore txuri-beltzak zituena.
Sabino Cuadra: Ezezko borobila Espainiar Konstituzioari
Bideo honetan Sabino Cuadrak 1978ko abenduaren 6an Espainiar Konstituzioaren aurrean ezezko botoa zergatik eman zuten azaltzen du. Bera garai horretan LKI-ko (Liga Komunista Iraultzailea)kidea zen eta hasieratik argi ikusi zuten Konstituzioa erreforma politikoaren ezinbesteko tresna zela eta aurka egin zuten.

IPARRORRATZA



ERRIA



TWITTER