KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Sabino Cuadra: 8 de julio de 1978 -"No os importe matar"
Bideo honetan Sabino Cuadrak 1978ko uztailaren 8ko bizipen pertsonalak kontatzen ditu, egun horretan bera zezen plazan izan baitzen. Poliziaren oldarraldia sekulakoa izan zen eta porrak, ke poteak, gas poteak nahiz suzko armak erabili zituzten, zezen plazan festan zegoen jendearen artean izua, ezinegona eta haserrea eraginez. Ondoren istiluak hirian barna zabaldu ziren, 22:00ak aldera German Rodriguez gaztea tiroz hil zutelarik. Zaurituak ehundik gora izan ziren, horietatik hamaika balaz. Poliziak egun horretan egin zuenaren adibide hurrengo egunean ,uztailaren 9an, polizari berari irratiz grabatutako audioa: "Dar la vuelta a la plaza. Preparar todas las bocahas ! y tirar con todas las energias! y lo más fuerte que podáis. No os importe matar".
[KORAPILOA] Patxi Urrutia: German Rodriguezen heriotza
Bideo honetan Patxi Urrutiak German Rodriguezen heriotzari buruz hitz egiten digu lehen pertsonan, German bere militantzia kidea baitzen; izan ere, biak LKI (Liga Komunista Iraultzailea)-ko kideak ziren. Gogoan ditu 1978ko uztailaren 8a nahiz hurrengo egunak. San Ferminetan gertatukoaren aurrean eta polizaren sarraskia salatzeko mobilizazio eta greba egunak izan ziren ondorengoak Euskal Herri osoan; horietako batean ,hilaren 11an hain zuzen ere, poliziak bigarren hildako bat eragin zuen Donostian: Joseba Barandiaran.
[KORAPILOA] Sabino Cuadra: Martin Villa, trantsizioaren ispilu
Bideo honetan Sabino Cuadrak Martin Villaren figurak espainiar trantsizioaren edo erreforma politikoaren oinarriak nolakoak izan ziren argi adierazten duela uste du.
[KORAPILOA] Patxi Urrutia: Martin Villa -ejemplo de la modélica transición-
Bideo honetan Patxi Urrutiak Martin Villaren ibilbidea du aztergai, espainar trantsizioa nola burutu zen argi adierazten duen pertsona; frankista bat egun batetik bestera "demokrata" bihurtu baitzen. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen, 1976ko maiatzaren 9an Montejurran eta 1978ko uztailaren 8an ardurak izan zituen pertsona, azken gertakari honetan espainiar barne ministroa zelarik. Honakoak bere hitzak San Ferminetako gertaeren aurrean: "lo nuestro son errores, lo otro son crimenes".



ERRIA



MARXFEM



EUSKAL HERRIA DIGITALA




TWITTER