KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: -Konstituzio honi ez- Euskal Herria, borrokarako marko autonomoa
Bideo honetan Izaskun Larreategik ezer abertzaleak 1978ko konstituzioaren aurrean izandako jarreraz hitz egiten digu "Konstituzio honi ez" leloaren baitan.
[KORAPILOA] Tasio Erkizia: KAS alternatiba
Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak azaltzen du KAS Alternatibak hausturaren aldeko proposamen taktikoa biltzen zuela.
[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: Gerra zikina eta errepresioa
Izaskun Larreategik bideo honetan erreforma politiko garaian errepresioak eta gerra zikinak izan zuen paperaz hitz egiten digu, bere helburu nagusia hausturaren aldeko indarrak beldurtu eta suntsitzea zela azpimarratuz.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: El carlismo como oposición al franquismo
En este vídeo Jose Mari Esparza nos cuenta que cuando eran crios recuerda que los únicos que mostraban oposición al régimen franquista era el fenomeno del carlismo; de los que habían ganado la guerra pero luego acabaron en la oposición.



ERRIA



MARXFEM



EUSKAL HERRIA DIGITALA




TWITTER