KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Iñaki Aldekoa: San Fermines del 78
En el siguiente vídeo Iñaki Aldekoa nos relata la experiencia vivida con el Gobernador Civil de Nafarroa; ya que todos los partidos políticos fueron llamados por el goberandor a una reunión, incluido Herri Batasuna. En opinión de Iñaki lo de los Sanfermines del 78 fue una ensayo claro de represión con un objetivo claro: advertir que en el proceso de la transición española todos los temas no estaban encima de la mesa y que era lo que podía ocurrir si triunfaba la ruptura democrática.
[KORAPILOA]Patxi Urrutia:1979ko hauteskunde munizipalak eta foralak Nafarroan
Bideo honetan Patxi Urrutiak 1979ko udal eta foru hauteskundeen emaitzak espainiar estatuarentzat zein ezker abertzalea berarentzat sorpresa ikaragarria izan zirela azaltzen digu, Nafarroan Herri Batasunak eta hegoaldeko merindadeetan aurkeztu ziren herri-hautagaitza ezberdinek lortutako emaitzak azpimarratuz. Herri Batasunaren izenean bederatzi hautetsi lortu ziren Nafarroako Parlamenturako, bost Iruñea hiriburuan eta lau Iruñerrian. Horrekin batera, ezin ahaztu oro har HB-ren esparru ideologikotik oso hurbil kokatzen ziren herri-hautagaitza ezberdinak, zeintzuk Nafarroako hegoaldeko merindaeetan zazpi ordezkari lortu zituzten.
[KORAPILOA] Patxi Zabaleta: HB-ren lehen hauteskundeak eta gainontzeko alderdiekin harremanak
Bideo honetan Patxi Zabaletak Herri Batasunak parte hartu zuen lehen hauteskundeak ditu mintzagai bereziki Nafarroaren kasuan zentratuz; hau da, 1979.urtean burutu ziren hauteskunde orokorrak lehenik eta hilabetera burutu ziren udal eta foru hauteskundeak. Gogoraraztekoa da HB Iruñeako udaleko bigarren indar bihurtu zela eta hain zuzen ere Patxi Zabaleta izan zela Iruñeako Herri Batasunaren alkategaia.
[KORAPILOA] Inaki Aldekoa: Herri Batasunaren sorrera eta printzipio nagusiak
Bideo honetan Iñaki Aldekoak Herri Batasunaren sorrera eta printzipio nagusien inguruan hitz egiten digu, hasierako urteen errepasoa eginez; HBren lehen kanpainatik (Konstituzioaren aurka) hasita 1979ko hauteskunde prozesu ezberdinetara.
[KORAPILOA] Jose Luis Elkoro: Alkateen mugimenduaren amaiera
Bideo honetan Jose Luis Elkorok Alkateen mugimenduari buruz eta bereziki bere amaierari buruz hitz egiten digu. Alkateen mugimendua 1976ko uztailaren 21ean sortu zen Bergaran eta paper garrantzitsua jokatu zuen erreforma politikoaren aurrean ikurriñaren legalizazioa, amnistia, alderdi politiko guztien legeztapena, euskararen ofizialtasuna eta instituzio demokratikoak aldarrikatuz. Hainbatetan Alkateen mugimenduak eskatutakoa eta espainiar gobernuak atzeratutakoa 1979ko apirilaren 3an gertatu zen, egun horretan II.Errepublika osteko lehen udal eta foru hauteskundeak burutu baitziren eta horrela alkateen mugimenduaren amaiera eman zen.
[KORAPILOA] Mauricio Olite: Herri hautagaitzak Nafarroa hegoaldean
Bideo honetan Mauricio Olitek 1979ko udal eta foru hauteskundeak ditu aztergai, bereziki Nafarroaren kasuan zentratuz. Izan ere, Nafar parlamenturako hauteskundeetan Iruñerrian eta Mendialdeko merindadean HB bere izen eta siglarekin aurkeztu bazen ere, Lizarraldean, Zangotzaldean, Tafallaldean eta Tuteran herri hautagaitza pluralak aurkeztu ziren emaitza oso onak lortuz. Tafallako hautagaitza hain zuzen ere Mauricio Olitek berak gidatu zuen "A.E Popular de la Merindad" delakoan, diputatua aukeratua izan zelarik.



IRATZAR KAFEAK



ERRIA



EUSKAL HERRIA DIGITALA



TWITTER