KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Jose Luis Elkoro: El Pacto Autonómico, el PNV se va con el PSOE
Jose Luis Elkoro fue uno de los representantes del grupo de los alcaldes en Txiberta. En el vídeo nos habla de como el PNV despues de plantarse en las negociaciones de Txiberta, apostó por crear el Frente Autonómico con el PSOE de cara a las elecciones estatales del 15 de junio de 1977.
[KORAPILOA] Jose Luis Elkoro: alkateek Foruen berreskurapena eskatu
Jose Luis Elkoro 1976ko otsailean Bergarako alkate hautatu zuten. Hortik, hainbat alkate Euskal Herriaren eskubide historikoak berreskuratzeko mugitzen hasi ziren. Martxoaren 29an Bergarako Udaletxeko plenoak Lizarrako Estatutuaren antzeko Estatutua idazteko eskaria egin zuen. Ondoren beste udaletxe batzuetan antzeko mozioak onartu zituzten.
[KORAPILOA] Joxe Miguel Azurmendi: Amnistiaren ostean atxilotua
Joxe Miguel Azurmendi 1977ko urrian onartu zen Amnistia Legearen ostean atxilotuetako bat izan zen. Herri borrokak presoak kaleratu zituen eta 77ko abenduan atera zen espetxetik garaiko azken presoa izango zen Fran Aldanondo. Egoerak ,ordea, ez zuen denbora askoz iraun; hortik gutxira berriro ere kartzelak euskal herritarrez betetzen joan baitziren. Bideoan Azurmendik egoera horretaz oso kontziente zirela esaten digu, erregimenak bultzatutako erreformaren aurrean haustura demokratikoaren aldeko beraien apustua argia baitzen.
[KORAPILOA] Joxe Miguel Azurmendi: ETApm / Bereziak zatiketa
Joxe Miguel Azurmendi Bereziak taldeko kidea izan zen eta gertutik ezagutu zuen ETApm eta Berezien artean gertatu zen zatiketa. Bideo honetan zatiketaren zergatiaz hitz egiten digu, ETApm-ko zuzendaritza 1976.urtearen bukaeratik erreformaren bidean Espainiako gobernuarekin negoziatzen ari zela salatuz.



ERRIA



MARXFEM



EUSKAL HERRIA DIGITALA




TWITTER