ALBISTEAK


Iratzar fundazioak Transform! Europeren Batzar Nagusian parte hartu du

Batzar Nagusia egun hauetan, Pragan egin da, Europako 43 fundaziotako parte-hartzaileekin eta nazioarteko hainbat erakundetako ordezkariekin; bertan, Europako eta nazioarteko egoeraren irakurketa eta 2023ko lan-ildo nagusiak zehaztuko dituzte.


Forum Subiranistaren osoko bilkura, Bartzelonan, irailaren 10-11an

Bilkuran, III. Eskola Subiranistaren inguruko balorazioa eta Foroak datorren ikasturterako dituen erronketaz eta lan-agendaz eztabaidatuko dute eta  Joan Manuel Tresserras, Irla Fundazioko lehendakariak  "Pentsamendu-fundazioen rola komunikazio intentsiboaren aroan" lemapean hitzaldia eskeiniko du.


Foro Suberanistaren 3.eskola uztailaren 23an, 24an eta 25ean, Santiagon

III Eskola Subiranistan helburua da: eztabaida sustatzea, ideiak trukatzea eta ezagutza partekatuak sortzea subiranotasun energetikoaren aldeko politiken beharraren inguruan, gatazka politikoen ebaztean, munduaren digitalizazio prozesuak ulertzea, Europa eta mundu mailako egoera ekonomikoa aztertzea, indar ultraeskuindarren gorakadaren arrazoiak eta ondorioak aztertzea, elkarlanetik eta elkartasunetik, justizia sozialeko, demokratikoa eta herrien autodeterminazioa errespetatuko duen Europan.


Gure garaia ulertzeko gakoak, Sortuk antolatutako 5.Nazio Konferentzian

Uztailaren 15 eta 16an egingo du Sortuk bere 5. Nazio Konferentzia, Lakuntzan. Topaketa honek eztabaida politikoan sakontzeko balioko du, baita elkar ikusteko eta elkarren berri izateko urteroko topaketa bilakatu da Sorturen komunitatearentzat. Aurten, egun eta erdiko iraupena izango du eta Nazio Batzarra, solasaldi eta tailer ezberdinak egongo dira.


Bakea eta burujabetza nagusi The Left-ek Iruñean antolatutako jardunaldietan

Gaurkotasunak ezartzen dituen erronketaz denborarekin hausnartu eta irizpide amankomunak ezartzeko aukera ematen dute Europar Parlamentuko Ezkerreko Taldeak antolatutako solasaldietan.


Jan eta Jabe, burujabetza elikatzen

Amets Ladislaok eta Tasio Erkiziak elikadura burujabetzaren inguruan kontzientziatzeko eta agroekologiari, janariari eta kontsumo taldeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, ekainaren 29an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.


Prozesu independentistan, zein momentutan gaude?

Kizkitza Gil de San Vicentek, Gorka Elejabarrietak eta Arkaitz Rodriguezek burujabetzaren aldeko azken urteotako apustuei buruz hitz egingo dute ekainaren 21ean (asteartea), 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER