ALBISTEAK


Feminismoak periferietatik hausnartzen, Bruselasen

Europako hainbat herritako hizlariek etorkizun feminista posibleei buruzko beren tesiak partekatu dituzte Coppieters eta Iratzar fundazioek elkarlanean antolatutako “Feminismoak periferietatik” jardunaldian.


DesiraK, botereaK, epikaK

Lur Albizu eta Eraitz Saez de Egilaz "Gureak ere badira. Desira, boterea, epika" liburuan hausnartzen eta problematizatzen dituzten zenbait gako argitzen saiatuko dira, azaroaren 30ean [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.


“Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista“ eta “Gureak ere badira. Desira, boterea, epika” Iparrorratzaren liburuxka berriak

Lur Albizuk, Eraitz Saez de Egilazek, Ibai Atutxak, Txalaparta argitaletxeko editoreak, Garazi Arrulak eta Iratzar Fundazioko zuzendariak, Floren Aoizek Iparrorratza bildumaren bi liburu berriak aurkeztu dituzte, gaur, goizean, Iratzar aretoan.


Trantsizio ekosoziala Euskal Herrian. Garaiz gabiltza

Mirene Begiristain eta Pello Otxandiano larrialdi klimatikoa, krisi soziala, trantsizio energetiko eta ekosozialari buruzko  zenbait gako argitzen saiatuko dira, azaroaren 2an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.


Iratzar fundazioak Ernesto “Che” Guevararen heriotzaren 55.urteurreneko ekimenetan

Santa Klaran (Kuba) 2022ko urriaren 8an ospatu zen Che-ren heriotzaren 55. urteurrena. Jakina denez, Latinoamerikako hainbat prozesu iraultzailetan parte hartu ondoren (Kuba, Bolivia, Congo…) 1967ko urriaren 9an, CIArekin elkarlanean Boliviako armadak exekutatu zuen.


Feminismoak periferietatik jardunaldia, azaroaren 29an, Bruselasen

Europako herri ezberdinetako hizlariek etorkizun feminista posibleei buruzko beraien tesiak partekatuko dituzte, Coppieters eta Iratzar fundazioek, elkarlanean, antolatutako Feminismoak periferietatik jardunaldian.


Heteroarauaz eta genero disidentziaz

Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak  genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, irailaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER