ALBISTEAK
Erik Olin Wright-en "Iparrorratzeko puntuak. Alternatiba sozialista baterantz"
Elena Beloki eta Floren Aoiz Iratzar Fundazioko kideek Erik Olin Wright soziologo estatubatuarraren "Iparrorratzeko puntuak" liburua ardatz hartuta, zuzeneko emisioan, elkarrizketa atsegina eskaini dute.
COVID19: Kapitalismoaren eta Faxismoaren birusa?
Bergarako Eskola Herritarraren on-lineko edizio berri bat diseinatu du, COVID19 birusaren eragina aztertzeko; osasun arloan, ekonomikoan, politikoan eta sozialean, gaurkotasuneko gai ugari, baina biharkoari ere begiratuz.
Krisi honek erakusten du pertsona bakoitzarentzako irtenbide on batek, guztiontzako irteera on batean laguntzea eskatzen duela
Yayo Herrerok gure gizarte-eredua birpentsatzea proposatzen du, pertsonen oinarrizko beharrak asetzen dituen ekonomia baloratuz.
Moncloako itunak frankisten pasabidea izan ziren trantsizioa zuzentzeko
Rafa Diezek Espainiako Gobernuak Moncloako Itunak berrargitaratzeko egin duen eskaintza aztertzen du.
Erreforma fiskal bat behar da gehien dutenek gehiago ordain dezaten
Isidro Esnaola ekonomilariaren ustez aukera irekitzen da kapitalismoa botatzeko, baina guk bota behar dugu.
Neurriak berandu hartu dira eta faktura oso altua izango da
Mikel Oterok krisi honek gure eredu sozioekonomiko eta globalizazioarekin lotura handia duela azpimarratzen du.
Sistema honek kapitala jartzen du erdigunean, eta ez bizitza, eta honekin amaitu behar da
Jule Goikoetxearen ustez aukera aproposa dugu gure aurrean sistema eredua goitik behera aldatzeko.