ALBISTEAK


Euskal matxinadak aurrera darrai

Berrogeita hamar urte igaro dira eta gure baitan dirau Burgosko auziaren oihartzunak. Herri honen bizi nahia eta ausardia eraman zituzten tribunalera; 16 neska-mutil ameslari, Herri baten aurrean, epaile militarren parez pare. Mende erdi igaro da, diktaduraren ilunpean gerrako errautsetatik jaikitzera ausartu zen Herria auzipetu, eta zigortu, eta berriro makurrarazi nahi izan zuenetik frankismoak.


Gora Euskal Errepublika!

Ezker subiranistarek hainbat ekimenetan parte hartuko dugu. Euskal Herriko hainbat tokitan, eraikitzen ari garen Euskal Errepublikaren ezaugarriak azaltzeko.


Frigga Haug, Heidi Ambrosch, Jule Goikoetxea, Diana Mulinari eta Nora Räthzel feminismo marxistaz

Frigga Haug, Heidi Ambrosch, Diana Mulinari, Nora Räthzel eta Jule Goikoetxea izanen dira "The Project of a Marxist Feminist International" mintegian. Abenduaren 2an (asteazkena), goizeko 10: 00etan iraganen da eta modu telematikoan jarraitu ahal izango da Zoom kanalaren bidez.


Iragarritako heriotz baten kronika

35 urte bete dira Guardia Zibilak torturapean Mikel Zabalza orbaiztarra hil zuela.


Oroitzapenez beteriko memoria

Zuengandik jasotako testiguarekin bidean aurrera jarraitzen dugu. Benedettik zioen legez, “ahanztura lehertzen den egunean edo gauean, oroitzapen ankerrek nahiz zoragarriek salto egiten dutenean, suzko barroteak apurtuko ditu eta herrestan eramango dute egia mundura".


Estatu nazional eta nazio anitzei buruzko solasaldia

Tijerinak, Cabrerak eta Aoizek, besteak beste, jatorrizko herrien/mendekoen esperientziez, autonomiez, eskumenez, boterearen banaketaz eta asmoez hitz egingo dute, ostegun honetan, zuzenean, Codecak Facebookeko kanaletik.


Uhinak Beketara aurkeztu diren ikerketen sintesiak ikuspegi berriak eskaintzen dituzte

Lehen edizio honetan espero baino hautagai gehiagok euren laburpena aurkeztu dute, bi fundazioek eskainitako bekak eskuratzeko. Ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak dira, eta gehienek analisi eta ikuspegi berriak eskaintzen dituzte.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER