ALBISTEAK


Urriaren 30era arte Uhinak beketara aurkezteko aukera

Izen emate epea luzatu dugu eta 2021eko urriaren 30a arteko epea dago pentsamendu kritikoa sustatu asmo duten beken deialdirako lanak aurkezteko.

Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek bigarren urtez Uhinak bekak esleitzeko prozesua matxan jarri dute.

Aurten ere burujabetza politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalgintza, euskara, kulturgintza, gure historia, iragana eta etorkizuna gaiak oinarri hartuta, artikulu luze edo liburuxkak sustatu nahi ditugu, argitaratzeko helburuarekin eta eztabaida edo ekarpen soziala eragin asmoz.

Aurreko deialdian esan bezala, hau ez da soilik akademian ikertzen ari direnei zuzendutako deialdia, baina egia da bere helburu nagusietako bat ere badela unibertsitateko hormen artean egiten den lan interesgarri horren guztiaren plazaratzea, jendarteratzea.

Euskal herriko zazpi herrialdeetan lan eta bizi diren emakume eta gizonak aurkeztu daitezke deialdira, baita arrazoi politiko, ekonomiko edota sozialengatik atzerrian dauden euskal herritarrak ere. Adituak eta arituak gonbidatu nahi ditugu beka deialdi honetara, akademian ikertzen edota herrigintzan lanean ari direnak. Izan ere, hori ere bada gure asmo nagusietako bat: akademiaren eta herrigintzaren, eta eraldaketa politiko-sozialaren, arteko zubiak eraikitzea, alde batetik eta bestetik datozen uhinak harremantzea.


EUSKAL HERRIA DIGITALA



BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER