ALBISTEAK


Uhinak Beketara aurkeztu diren ikerketen sintesiak ikuspegi berriak eskaintzen dituzte

Lehen edizio honetan espero baino hautagai gehiagok euren laburpena aurkeztu dute, bi fundazioek eskainitako bekak eskuratzeko. Ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak dira, eta gehienek analisi eta ikuspegi berriak eskaintzen dituzte.

IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek positiboki baloratu dituzte Uhinak Bekak -Euskal Herriko pentsamendu kritikoa saretzeko eta sustatzeko sortutako bekak- lehen edizioaren esleipenerako jasotako eskaerak.

Lehen edizio honetan espero baino hautagai gehiagok euren laburpena aurkeztu dute, bi fundazioek eskainitako bekak eskuratzeko. Ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak dira, eta gehienek analisi eta ikuspegi berriak eta kritiko-eraikitzaileak eskaintzen dituzte burujabetza politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalgintza, euskara, kulturgintza, gure historia, iragana eta etorkizunari buruz.

Orain, aurkeztutako proiektuek, beka esleitzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten zehazteko, aditu akademiko eta fundazioetako arduradunen artean egingo den ebaluazioa gainditu beharko dute.

Besteak beste, aurkeztutako proiektuaren sendotasuna eta kalitatea, hizkuntza-maila, landu beharreko gaiari dagokionez proiektuak izan dezakeen berritasuna, gaiaren interesa eta gaurkotasuna, eskatzaileen generoa eta Euskal Herriko hainbat lurraldetako herritarrak saritzeko asmoa dira baloratuko diren ezaugarriak.

Bi fundazioetako ordezkariek jakinarazi dute 2021eko urtarrilaren 15ean argitaratuko dituztela 2020-2021 ikasturterako emandako zazpi beken esleipenak.

 


IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER