ALBISTEAK


Prozesu independentistan, zein momentutan gaude?


Kizkitza Gil de San Vicentek, Gorka Elejabarrietak eta Arkaitz Rodriguezek burujabetzaren aldeko azken urteotako apustuei buruz hitz egingo dute ekainaren 21ean (asteartea), 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.

Kizkitza Gil de San Vicente, Gorka Elejabarrieta eta Arkaitz Rodriguez egun burujabetzari buruz dauden diskurtso eta paradigmez solastatuko dira, burujabetzaren aldeko azken urteotako apustuen errepasoa egingo dute, eta Flandria, Korsika, Katalunia, Eskozia, Irlanda eta Euskal Herria kasuak aztertuko dituzte.


Testuinguru globalari eta Estatukoari erreparatuz, zein puntutan dago askapen prozesua? Independentismoaren bilakaera Europan: zein dira joerak eta irakaspenak? Beste galdera batzuen artean, solaskideak horiei erantzuten eta dagozkien zenbait gako argitzen saiatuko dira, hirurogei minutuz.


Azken hamar urteotan gauza asko aldatu dira Euskal Herriko askapen prozesuan. Paradigma aldatu zen eta presio handia egin zen negoziazioa behartzeko, baina badakigu estrategia horrek zein muga zen da, baina, era berean, Kataluniako prozesuak erakutsi du borondatea bere horretan ez dela aski.


Aldebakartasunaren eta aldebikotasunaren arteko dikotomia omen? Zeintzuk dira hurrengo hilabeteetarako erronkak?

Solaskideak:

Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga Sortuko Ekintza Politikoko arduraduna 2017tik. Ikasle Abertzaleaken militatzen hasia, ezker abertzalearen baitako prozesu feministaren sustatzailea, Ipar Hegoa Fundazioan formakuntza sindikalean jardundakoa eta ezker abertzaleko hainbat erakundetan militante izana. Soziologian ikasketak.

Gorka Elejabarrieta Díaz: Gipuzkoako EH Bilduko senataria Espainiako Senatuan eta Nazioarteko harremanetan aditua. Soziologian lizentziatua.

Arkaitz Rodriguez Torres Sortuko Idazkari Nagusia 2017tik. EH Bilduko Legebiltzarkidea Gasteizen. Jarrain hasia militatzen. Bateragune auziagatik berriz epaitu nahi du Auzitegi Gorenak. Industria Elektronikan ingeniari teknikoa.


ERRIA





IRATZAR KAFEAK




TWITTER