ALBISTEAK


Neoliberalismoaren arrazionaltasuna interpretatzeko erak


ES   

Gaur, urtarrilaren, 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan, Floren Aoizek  eta Idoia Zengotitabengoak on-lineko hitzaldia eskainiko dute Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalaren bidez. 

Hilabetean behin, gai ezberdin bat aditu eta arituekin batera sakontzeko aukera izango dugu Iratzarreko kideekin batera, zuzeneko emisioan. Horretarako kategoriazko solaskideak izango ditugu eta zuek, zuzenean jarraitu nahiz parte hartzeko aukera izango duzue Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalaren bidez. 

Gaur, urtarrilaren,13an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan, abiapuntua emango diogu proiektu honi, hain zuzen. Lehengo saio honetan, gaur egungo neoliberalismoaren arrazionaltasuna interpretatzeko moduekin abiatuko dira, Floren Aoizek eta Idoia Zengotitabengoak eta  "Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza" liburua ere aztertuko dute.

Solasaldietan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, sarrera librea baitute. Horrez gain, hitzaldi guztiak grabatu egingo ditugu, eta Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalean eskegiko dituzte ondoren.

Hona hemen, gaurko hitzaldirako lotura zuzena: https://youtu.be/rseGvNMzPa0

 

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER