ALBISTEAK


Lehen Eskola Suberanista, Donostian

FUNDAZIO SUBIRANISTA EZKERTIARREN FOROAk 2019ko abenduaren 6an Compostela (Galiza)ko osoko bilkuran adostu bezala, Eskola Suberanistaren lehen ekitaldia Iratzar Aretoan, Donostian ospatuko da, otsailaren 14-15-16 egunetan.

Elkarrekin ikasketa aktiboa egiteari lehentasuna eman diogu, adituek bildutakoei irakasten dieten eredu klasiko (irakasle / ikasle) horretatik harago joateko erabakia hartu dugularik. Bere edukiengatik eta gogoeta eta eztabaida sustatzeko duten balio pedagogikoagatik kalitatzeko ekarpena egingo diguten saio plenarioak espazio horizontalekin tartekatuko ditugu, azken hauek (talde dinamikak eta mapeoa) herri eta fundazio ezberdinetako pertsonen arteko harremanak egiteko balioko digutelakoan.

Egitaraua

Helburuak:

1: Partehartzaileen gaitasun politikoen maila igotzeko baliagarria den kalitatezko ekintza formatiboa partekatzea, horrela mugimendu eta fundazioen kapital politikoari ekarpena egingo diogularik.

2: Tradizio eta lurralde ezberdinetako pertsonen arteko konplizitatea ehuntzea, harreman zuzenaren eta azterketa, diskurtso, estrategia, proposamen eta ekintza praktikoen ereduen elkabanatzearen eta kontrastearen bidez.

3: Foroa zer den azaltzen duen agenda komunikatiboaren bidez ezkerreko soberanismoaren ikusgarritasun publikoa eta soberanismo eraldatzailearen proposamenak ezagutarazten laguntzea.

4: Helburu hauetaz gain, logikoki, Euskal Herrira kanpotik datozenak herri hau hobeto ezagutzeko aukera probestea komenigarria da.

Ziurgabetasun, krisi eta autoritarismoaren aurrerakadaren garaiotan, proposamane soberanista eraldatzailea elkarrekin garatzeko erronka dugu. Horregatik hiru ardatzotan garatuko dugu Demokrazia XXI: herri burujabeak autoritarismoari aurre eginez leloa:

A: Bizi dugun garaia ulertzea: Zeitgeist neoliberal autoritarioari kritika

B: Espainiako Erresumaren egiturazko krisia eta agertoki posibleak

C: Burujabetza, feminismoa, larrialdi klimatikoa eta emantzipaziorako bide berriak: XXI.mendeko soberanismoaren gakoak

Metodologia:

Formatu erraza hautatu dugu. Eskola honetan ez dugu “denataz hitz egingo”, baizik eta auzi batzuetaz bakarrik.

Gure garaiko azterketa estrategikoaren bi arrisku nagusiak gainditu nahi ditugu horrela. Lehena, aldaketen azkartzearen presiopean informazio saturazioz eman ohi den norabide galera, konplexutasunaren indigestioa dei dezakeguna. Bigarrena, leghenengoarekin lotuta, konplexutasunaren sinplifikatze baldar baten bidez zirt edo zart egiteko tentaldia, bizigarri eta lasaigarri gerta daitekeena, baina aurrez aurre ditugun eronkei erantzuten nekez lagunduko diguna.

Elkarrekin ikasketa aktiboa egiteari lehentasuna eman diogu, adituek bildutakoei irakasten dieten eredu klasiko (irakasle / ikasle) horretatik harago joateko erabakia hartu dugularik. Bere edukiengatik eta gogoeta eta eztabaida sustatzeko duten balio pedagogikoagatik kalitatzeko ekarpena egingo diguten saio plenarioak espazio horizontalekin tartekatuko ditugu, azken hauek (talde dinamikak eta mapeoa) herri eta fundazio ezberdinetako pertsonen arteko harremanak egiteko balioko digutelakoan. Egitaraua