ALBISTEAK


IparHegoa eta Iratzar fundazioek ikertzailei eta sortzailei esleitu dizkiete Uhinak Bekak

Ainhoa Ozaeta, Nerea Zuluaga, Irati Mogollon, Onintza Etxebeste, Ibai Atutxa eta Bilgune Feministaren proiektuak aukeratu dira.

IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek gaur iragarri ditugu 2020-2021 ikasturterako Uhinak Beken lehen edizioan emandako sei beken esleipenak.

 

 

Aditu akademikoek, IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariekin batera, aurkeztutako proposamen guztien maila eta interes handia nabarmendu dute, eta horrek oso zaila egin du lanak aukeratzea.

 

 

Aurkeztutako ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak izan dira, eta, gehienbat, subiranotasun politikoari, ekonomiari, feminismoari, sindikalismoari, euskarari, kulturari, gure historiari, gure iraganari eta etorkizunari buruzko azterketa eta ikuspegi berriak ematen dituzte.

 

Hauek dira bekak lortu dituzten hautagaiak eta aukeratutako gaiak:

- Ainhoa Ozaeta-k babes sozialaren inguruko ikerketa bat egingo du.

- Nerea Zuluaga-k ekonomia feministaren inguruan, bizitza bizigarriak neurtu ahal izateko adierazleak atera nahi ditu.

Irati Mogollon-ek sindikalgintza eraberritzeko ikerketa du. ekonomia kolaboratibo eta ekintzailetasun esparruetan diren lan baldintzen korapilo berrien analisia.

- Onintza Etxebeste-k arte garaikidearen esparrutik iruditegiaren inguruko analisia "Meta-nortasunak" deitzen du.

- Ibai Atutxa-k pentsamendu basa, kritika dezibilizatua. Desobedientzia epistemikoak Euskal Herrian izenburua duen lana.

- Bilgune Feminista-k "araka ditzagun gure bazterrak", ikuspegi dekolonialetik irakurketa.

[Adierazpenak]

https://www.youtube.com/playlist?list=PL4EFPFNcp3OcNIjyLpkX442AeeqN_LQ6l

Hautatutako egileek sei hilabete dituzte beren lana egiteko eta  proiektua argitaratzeaz gain 500 euroko saria jasoko dute dirutan, lana aurkezterakoan.

 

Hala ere, bi fundazioetako ordezkariek esan dute otsailean 7. bekaren esleipena argitaratuko dutela, UPV/EHUko “Subiranotasuna Europako Herrietan” masterreko azken lanari dagokion beka.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Amaitzeko, fundazioen ordezkariek zorionak eman dizkiete hautatutako 6 lanen egileei eta bereziki Uhinak Beka lehen edizio honetan beren lanak aurkeztu dituzten hautagai guztiei.


IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER