ALBISTEAK


Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak


ES   

Nora Salbotx Alegria eta Ibai Redondo Beitia solastuko dira martxoaren 30ean [asteazkena], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean. Salbotxek eta Rodondok euskal hezkuntzagintza, euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario, Euskal Curriculuma, hezkuntza arautua zein ez-arautua, hezkuntza-komunitatea, hezkuntza akordio nazionala, hezkuntza ereduak, eskolak, zentro motak, ereduak, hizkuntzak, segregazioa,...hezkuntzaren hegiaz eta egiaz solastuko dira eta saio pedagogiko-hezitzailea eskainiko digute.

Iratzar Fundazioak “Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak” lemapean 6.on-line solasaldia antolatu du martxoaren 30rako, bertan, Nora Salbotxek eta Ibai Redondok, hezkuntzan egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz solastuko dira.

Hezkuntza akordioaren beharrak indarra hartzen duen egunotan, herri hezitzaile, euskaldun, feminista, aske eta burujabea helburu dugunok, aisialdi eta militantziarako espazioetatik hasi eta hezkuntzaren esparru formaletaraino, esparru problematizatzaile eta kontzientizatzaile orotan, hitzez adierazten direnekin batera, zerizan politikoari ere arreta jarriko diogu solasaldi honetan.

Beraz, Salbotxek eta Rodondok euskal hezkuntzagintza, euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario, Euskal Curriculuma, hezkuntza arautua zein ez-arautua, hezkuntza-komunitatea, hezkuntza akordio nazionala, hezkuntza ereduak, eskolak, zentro motak, ereduak, hizkuntzak, segregazioa,...hezkuntzaren hegiaz eta egiaz solastuko dira eta saio pedagogiko-hezitzailea eskainiko digute.

Nora Salbotx Alegria, Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua. Landa Eremuko Hezkuntzan aditua eta Hezkuntza eta Komunikazioan graduondokoa. Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskola txikiko zuzendaritzan eta maistra lanetan ari da. Hik Hasiko aholkulari, Herri Hezitzaileen sareko kide, Sortzen, EHI, Plaza Hutsa eta bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan. Irakasleen formakuntzan aritzen da, hizkuntza idatziaren didaktika, landa eremuko hezkuntza eta metodologia aktiboen ildoak jorratuz.

Eta Ibai Redondo Beitia, Euskal Filologian lizentziatua. Oso gaztetatik, euskalgintzan eta hezkuntza mugimenduan konprometitua: EHE, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herriak Bere Eskola, AEK, Aztiker, Euskararen Topagunea, Sortzen eta LAB bezalako erakundeetan jardun du, besteak beste.

Salbotxek eta Redondok, hezkuntzako gaia oinarri hartuta, hainbat galderen bidez, etorkizuneko hezkuntza eredurako zenbait klabe argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER