ALBISTEAK


Heteroarauaz eta genero disidentziaz


ES   

Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak  genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, irailaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.

Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak  genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, irailaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.

Iratzar fundazioak “Heteroarauaz eta genero disidentziaz” lemapean 10.on-line solasaldia antolatu du irailaren 28rako; bertan,  Elene Lopetegi eta Iñigo Etxezarreta, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozial ezberdinak argitzen saiatuko dira. 

Baina zer da heteroaraua? eta nola baldintzatzen du gure bizimodua?

Lopetegi eta Etxezarreta genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialetaz, heteronormatik kanpoko sexualitateaz, genero-identidadeaz, genero-adierazpenaz, sexu-lehentasuna bizitzen duten pertsonen babesguneaz, identifikaziorako espazioaz, homofobiaren eta transfobiaren aurkako jarreretaz eta egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz ere mintzatuko dira.

Homogeneoheteronorma edo heteroarauzis,  transgenero, pertsona bitar, transitatzehermafroditismosubertsibotasunmainstream, hegemoniko, ... terminoak ere argitzen saiatuko dira solaskideek.

Iñigo Etxezarreta: Grosekoa, Kortxoenea gaztetxean ibili zen, besteak beste Ernai taldean, eta bertan hasi zen feminismoan murgiltzen. Gizarte Hezkuntzan graduatua, Eihera kooperatiban egiten du lan, hezkidetzan eta maskulinitateen lanketan, eraldaketa feminista eta LGTBI+ prozesuak diseinatzen. Mugimendu tamrasmaribolloko kidea da.

Elene Lopetegi: Grosekoa, Kortxoenea gaztetxeko kidea eta Iñirekin batera ikasle mugimenduan eta Ernain aritutakoa. Lehen urrats feministak bertan egin zituen eta geroztik mugimendu feministako hainbat espaziotan dabil; Groseko eta Donostiako asanblada feministetan, espazio bolleroetan. Egun, Bilgune Feministan buru belarri lanean.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER