ALBISTEAK


Forum Subiranistak hurrengo 3 urteetarako ibilbide estrategikoa zehaztu du


ES   

Forum Subiranistak, esker subiranistaren 20 fundazio baino gehiago biltzen dituen guneak, hurrengo 3 urteetarako bere ibilbide estrategikoa zehaztu du, abenduaren 3an eta 4an Sevillan egindako Osoko Bilkuran.

Osoko bilkura horretan, 2020an egindako jardueren ebaluazioaz gain, hurrengo hiru urteetarako ibilbide-orri estrategiko bat onartu dute parte hartzaileek. Hurrengo urteetan urrats kualitatibo bat egitea planteatzen da, eremu guztien ekarpenak koordinatuz.

Foruma ideien borrokan aktiboagoa izateko asmoz, berehalakotik haratago joan eta estrategikoki pentsatu beharra azpimarratu dute parte hartzaileek. Herrientzako subiranotasun-eskaria da, zalantzarik gabe, garai honetako emantzipazio-borroken
ardatzetako bat.

Definitutako lan-ardatzak honako hauek dira: memoria historikoa (subiranotasunaren aldeko borrokan iragana gogoratzeko zeregina eta estrategiak), prospektiba estrategikoa (oraina aztertzeko eta etorkizuneko joera garrantzitsuenak aurreikusteko), eraldaketa esperientzia praktikoen azterketa, prozesu subiranistak, feminismoa, ekologismoa, langile-mugimendua, alternatiba sozioekonomiko berriak, prestakuntza politikoa eta, bereziki, koadroen eraketa eta komunikazio estrategiak ikastea, ideien diskurtsoa garatzea eta eragile subiranisten arteko lankidetza eta konfiantza-sareak sortzea.

Bestalde, Pilar Gonzalezek, Curro Cuberok eta Javier Garcia Fernandezek hitzaldia eman zuten osoko bilkuran, Andaluziako Subiranismoaren ikuspegia eguneratzeko.

Abenduaren 4an, 1977an Andaluziako zortzi probintzietan izan ziren manifestazioen urteurrena ospatu zen. Bertan, herritarrak kalera atera ziren modu masiboan, Andaluziako herriaren autonomia aldarrikatzeko. Protesta horietan, manifestazioen
joera aldatu zuen gertakari bat izan zen: Garcia Caparros gaztearen heriotza. 18 urte baino ez zituen gazte hori Diputazioko balkoira igo zen bandera mastan jartzeko, eta une horretan poliziak tiro egin eta gaztea hil zuen.

Malagako Diputazioko balkoiaren oinetan aldare bat egin zuten Manuel Jose Garcia Caparrosen omenez, eta handik igaro ziren herritarrak, haren oroimena ohoratzeko. Hurrengo egunean (abenduak 5) greba orokorra egin zen Andaluzian, eta manifestazio ugari. Besteak beste, Malagan eta Granadan barrikadak eta poliziarekiko liskarrak izan ziren. Une horretatik aurrera, Victoria garagardo fabrikako langile eta sindikalista gaztea erreferente bihurtu zen andaluziarrentzat.

Egitasmo hau Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER